Hasiera > Ura & Ingurumena > Uraren prezioa

Uraren prezioa

Hiriguneak herri batzuek beren aldetik ezin zituzten egin inbertsioak egin ditzake. Orotara, 71 M € (56 M€ pour l’assainissement et 15 M€ pour l’eau potable) seront investis sur 5 ans(56 M € saneamenduan eta 15 M € ur edangarrian) inbertituko dira 5 urtez (2012tik 2017ra) uraren prezioan aldaketarik egin gabe.

Hego Lapurdiko kontsumitzaile guziak urari dagokionez berdintasun egoeran egoteko, Hiriguneak 2012ko urtarrilaren 1.etik uraren prezio bakarra ezarri du.

Salneurri berri hauek 5 urtez ez dira aldatuko.

Ur faktura bateko 8 ataletatik 6 harmonizatu ahal izan ditugu.

  1. Hirigunearen parte finkoa (ur edangarriaren ekoizpen eta banaketa abonamendua) = 24€/urte
  2. Delegatariaren parte finkoa (ur edangarriaren ekoizpen eta banaketa abonamendua) = 36€/urte
  3. Kontsumitzen den ur edangarriaren metro kubo bakoitzeko Hirigunaren partea = 0,226€/m3
  4. Saneamenduarendako Hirigunearen parte finkoa (abonamendua) = 66€/urte
  5. Saneamenduarendako delegatariaren parte finkoa (abonamendua) = 24€/urte
  6. Saneatu den metro kubo bakoitzeko Hirigunearen partea = 0,36€/m3

Harmonizatu ez diren 2 parteak dira delegatariak hartzen dituenak, ur edangarriaren kontsumoarena bata, eta ur zikinen biLAEta eta tratamenduarena bestea.

Prezio bera urte osoko biztanleentzat eta oporretan heldu direnentzat

Uraren prezioen harmonizazioa herrien artekoelkartasun logika batekin eta gardentasun borondatebatekin erabakia izan da, eta aldi berean biztanle iraunkorrek eta udatiarrek berdintasunez parte hartzen dute. Udako ur kontsumoari aurre egiteko inbertitu behar izan eta beharko baitugu, beste parte finko batzuk erantsi ditugu (Egonleku Unitateak deituak) lurraldeko camping, hotel eta bestelako egoitzentzat. Egonleku hauentzat hainbat abonamendu fakturatuko ditugu, kontadore bakar bat baldin badute ere:

  • Camping: 10 lekurentzat Egonleku Unitate 1
  • Hotelak: 5 gelentzat Egonleku Unitate 1
  • Talde zentroak : 10 oherentzat Egonleku Unitate 1
  • Apartamenduak dituzten eraikinetan, banakako ur kontadorerik ez bada, apartamendu bakoitzeko Egonleku Unitate 1.

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak