Urratsak

Ur hartzea

Hego Lapurdiko Hiriguneak badu bere lurralde osoan barreiatuak diren ur hartze mota desberdinak izateko zorte ikaragarria : erreketako ur biltzeak, lurpeko putzuak, lakuak (urtegiak), mendiko iturriak. Ur hartze hauek prefekturako erabakiek babesten dituzte. Hirigunea, herriak, jabeak eta ustiatzaileak, ur gordina deritzon biLAEta guneetako uraren kalitearen zaintza prebentiboa egitera engaiatzen dira.

Uraren tratamendua

Erabiltzen diren tratamendu guziak ur gordinaren kalitateari egokituak dira : iturri uren desinfekzio arruntetik erreketako uren tratamendu osora. Lan talde berezituek egunero zaintzen eta mantentzen dituzte ekoizpen ekipamenduak. Ekoizten den ura, Eskualdeko Osasun Agentziaren (EOA) urteroko bilanak ziurtatzen duen bezala, kalitate onekoa da. 6 lantegiek batera, egunero 40.000 m3 ekoiztu dezakete. Gaur egungo uda beteko kontsumo gorena bermatua da. Halere, kontsumo gorena ematen den garaia ur gutxien den garaia denez, baliabideen hutsegiteak aurrez ikusten saiatzen gara (sarearen galtzeak murriztuz, iturri berriak xekatuz).

Ur edangarriaren banaketa

Hoditeria hiru material desberdinetan egina da : PVCa (% 40), burdinurtu nodularra (% 36), burdinurtu grisa (% 23). Material desberdinen banaketak ur edangarriaren banaketa sareak historian zehar izan duen bilakaeraren adierazle da. Burdinurtu grisa iragan mende hasieran eta bigarren mundu gerlaren ondotik ezarria izan zen. 70kadan, landa eremuko herrietako hoditeria nagusiak burdinurtu nodularrez eginak ziren eta hedatze programa handiak PVCz egin dira.

Gaur egun 40 ur edangarri biltegi ditugu, 26.000 m3ko edukiera batekin.

Abonatuen kontadoreak erregularki aldatzen ditugu, bakoitzaren kontsumoaren neurketan zehaztasun hobea izateko.

Sareko ur galtzeak saihesteko:
Zenbaketa zaintzen da
itoginak ahal bezain laster konpontzen dira
itoginak atxemateko kanpainak antolatzen dira
hodietako uraren presioa ttipitzen dugu
hoditeriak erregularki berritzen ditugu.

 

 

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak