Hasiera > Ura & Ingurumena > Ur edangarria > Uraren kalitatea

Uraren kalitatea

Ur gordina (tratatu aintzinekoa) eta ur banatua (tratatua dena) Estatuak kontrolatzen ditu Eskualdeko Osasun Agentziaren (EOA) bidez. Analisiek bakteriologia, sustantzia kimikoak (gatz mineralak, beruna, nitratoak, eta abar) eta aldagai organoleptikoak (kolorea, usaina, zaporea) neurtzen dituzte. Oso erregularki 54 parametro edo aldagai hurbiletik kontrolatzen dira. Ustiatzaileek (A.G.U.R., Lyonnaise des Eaux, kolektibitateko zerbitzuak) beste kontrol osagarri batzuk egiten dituzte.Ura da Frantzian gehien kontrolatzen den elikagaia.

Uraren kalitatea ongi menperatzeko, ur gordinaren arabera egokitu behar da tratamendua.

Horregatik:

  • 2 alerta estazio sortu dira Urdazuri errekan (Herburuko eta Helbarruneko ur-hartzeen gainean)
  • Bidasoan alerta estazio 1 eraikia izan da
  • Alerta estazio 1 partekatzen dugu Hegoaldeko zerbitzuekin (Confederación Hidrográfica del Cantábrico)

Bestalde, etxeko urean onartua den berun kopurua ez gainditzeko, Hiriguneak berunezko loturak ordezkatzeko programa zabala abiatu du. Aldi berean, jabe bakoitzari dagokio bere hoditeriak nolakoak diren egiaztatzea. Ainhoa, Azkaine, Getaria, Biriatu, Sara, Senpere eta Urruñan berunezko lotura guziak kenduak izan dira. Donibane Lohizunen, Hendaian eta Ziburun, lan hauek 2018an bukatuko dira.

Uraren azken analisiak: Analisiak kontsultatzeko

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak