Hasiera > Ura & Ingurumena > Ur edangarria

Ur edangarria

Iturria ideki eta hor da, freskoa, edateko prest. Keinu sinplea baina eguneroko lan zorrotz baten fruitua da. Hego Lapurdiko Hiriguneak eta bere lankideek egiten duten lan bat.

Kostaldearen erakargarritasunari esker, XX. mende hastapenetik, azpiegituren garapen garrantzitsua izan dugu gurean. Honela, gaur egun, 770 kmko sare batek ur edangarria banatzen du, iturri desberdinetatik ura hartuz: Xoldokogaina lakua (Ibardinen), Urdazuri, Bidasoako putzuak, Azkaine, Biriatu eta Sarako iturriak.

Testuinguru honetan Hirigunea puntu hauetan engaiatzen da:

  • inbertsio handi eta erregularrak
  • aurreikuspen lan bat, iturriak luzaroan zaintzeko
  • erabiltzaileekiko arreta
  • erabiltzaileari eskaintzen zaion zerbitzuaren jarraikortasuna eta eraginkortasuna.

Hego Lapurdiko Hiriguneak gure herrietan eta haratago mugaz bi aldeetan, diharduten enpresa eta erakunde partaideetako gizon eta emazteen laguntzarekin ari da lanean.

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak