Hasiera > Ura & Ingurumena > Saneamendua > Zure loturak

Zure loturak sarearekin

Zure hirigintza eskaerak aztertzerakoan (hirigintza egiaztagiria, eraikitzeko baimena) egitasmoaren saneamenduaz gogoetatu beharko duzu (etxebizitza, enpresa).

Proiektua banakako saneamendua egiten den leku batean kokatzen bada, BSZP-ren (Banakako Saneamenduen Zerbitzu Publikoa – SPANC) aintzin-iritzi bat eskuratu beharko duzu, uren tratamendu ekipamenduari buruz, eraikitzeko baimena eskatu aintzin.
Gero zerbitzu horrek zure ekipamenduaren funtzionamendua egokia dela kontrolatzen du (4 urtetik behin).
BSZP-k zure ekipamenduaren mantentzeko eta husteko hautuzko zerbitzu gehigarri bat proposatuko dizu, prezio negoziatuekin, mantenimendu hitzarmen baten bidez.

Jaitsi ditzakezun dokumentuak:

Zure egitasmoa saneamendu kolektiboa den eremuan kokatzen bada, delegazioa duen erakundeari sareari lotzeko eskaera egin beharko diozu. Etxekoak ez diren efluente bereziak isuriko dituen jardun bat egin nahi baduzu, Hiriguneko Presidenteak etxekoak ez diren isurtzeak egiteko baimen erabaki bat hartu beharko du.
Sareari lotu zarenez geroztik, saneamendu kolektiboari parte hartze finko bat eskatuko zaizu (SKPF), eta saneamendu ordainsari bat, uraren fakturan ageriko dena.

Jaitsi ditzakezun dokumentuak:

MAPA

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak