Hasiera > Ura & Ingurumena > Saneamendua > Ur zikinen tratamendua

Ur zikinen tratamendua

Aratzegietan egiten den ur zikinen tratamenduak fase batzuk segitzen ditu:

  • Aintzin-tratamendua hondakin lodienak burdin-hesi automatizatu batzuekin alboratzen dira, hondarrak dekantazioaren bidez eta koipeak flotazioaren bidez baztertzen dira.
  • Tratamendu biologikoa efluentea ontzi aireztatu batetik pasatzen da. Hor bakteria arazlariek kutsadura lixeritzen dute eta lohiak ekoizten.
  • Argitzea : lohiak eta ur tratatua banatzen dira dekantazioaren bidez.

Orduan, tratatua izan den ura ingurune naturalera isur daiteke. Halere, Hego Lapurdiko lurraldean ur edangarriaren ekoizpenen eta bainatzeko uren erabilpenek duten sentiberatasunarengatik, kutsadura bakteriologikoa deuseztatzeko beste fase bat gehitu dugu, menbrana-filtrazioarekin edo tratamendu ultramoreekin.

Itsasora isuri behar bada, ura inpakto guttiago izango duen leku batera bideratzen da hodien bidez, eta urak urpean isurtzen dira, ur tratatuak itsasoan hobeki diluitzeko.

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak