Hasiera > Ura & Ingurumena > Saneamendua > Ur zikinak eta euri urak

Ur zikinak eta euri urak

Sare bateratu, baten kasuan, ur zikinak eta euri urak hoditeria bakar batera bideratzen dira.

Hoditerien gaitasuna mugatua denez, ekaitz isurguneak ezarri behar dira sarea arintzeko euri azkarrak gertatzen direnerako. Honela uholdeak saihesten ditugu.

Isurtzeak eremu naturalera egin ez daitezen, araztegietarako jarioak biltegi-gune batzuen bidez erregulatzen da.

Sare banatuaren kasuan, ur zikinak eta euri urak hoditeria desberdinetan biltzen dira : ur zikinak araztegira bideratzen dira, eta euri urak ingurune naturalera.

Funstezkoa da beraz, saneamendu sareko loturak behar bezala eginak direla egiaztatzea. Izan ere, ur zikinak ez badira araztegira bideratzen baina euri urekin nahasten, zuzenean eremu naturalean isuriko dira. Euri urak ur zikinen sarera isurtzen badira araztegia gainezka izan daitezke eta eraginkortasuna galdu.

Horregatik hain zuzen Hego Lapurdiko Hirigunea urteak daramatza saneamendu loturen kontrol osoa egiten, egoiliarren ardurakoak diren arauzko egokitzapenak egiten laguntzeko.

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak