Hasiera > Ura & Ingurumena > Nork zer egiten du?

Nork zer egiten du?

Hego Lapurdiko Hiriguneak ur edangarriaren eta saneamenduaren eskumena du 12 herritik 10etan : Ainhoa, Azkaine, Donibane Lohizune, Getaria, Hendaia, Biriatu, Sara, Senpere, Urruña eta Ziburu. Beste bi herriei dagokienez, Ahetze eta Arbona, Hiriguneak bere eskumena URA sindikatari transferitu dio.

Saran, ur edangarriaren zerbitzu publikoa konpainia baten bidez egiten da, herriaren parte hartzearekin. Urruñan A.G.U.R. enpresak egiten du eta lurraldeko beste eremuetan Lyonnaise des Eaux enpresak.

Ainhoan, Senperen eta Saran, saneamenduaren zerbitzu publikoa A.G.U.R. enpresari eman zaio eta lurraldeko beste herrietan Lyonnaise des Eaux enpresari.
 

Banakako Saneamenduaren Zerbitzu Publikoa (BSZP – SPANC) hiriguneak zuzenean kudeatzen du Ainhoan, Azkainen, Donibane Lohizunen, Getarian, Hendaian, Biriatun, Saran, Senperen, Urruñan eta Ziburun. Beste bi herrietan, Ahetze eta Arbona, hiriguneak eskumena UHABIA sindikatari utzi dio.

MAPA

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak