Hasiera > Ura & Ingurumena > Euskal Kostaldeko UAKE

Euskal Kostaldeko UAKE

Zer de UAKE bat?

Uren Antolaketa eta Kudeaketa Eskema (UAKE – SAGE) unitate hidrografiko koherente batean (isurialde, arro,…) egiten den uraren kudeaketa planifikatzeko dokumentu bat da.

Ur baliabidearen erabilpen, baloratze, geriza kalitatibo eta kantitatiboaren arloetako helburu nagusiak finkatzen ditu. Aturri Garona Uren Antolaketa eta Kudeaketa Eskema Zuzentzailearekin (UAKEZ - SDAGE) bateragarria izan behar du.

UAKE dokumentua lekuko eragileek osatzen dute (hautetsi, erabiltzaile, elkarte, Estatuko ordezkari) Lekuko Uraren Batzordean bildurik. Batzorde horrek uraren kudeaketa hitzartu eta kolektibo baten aldeko egitasmo bat eratzen du.

UAKEk kontutan hartzen ditu:

  • - Uraren Koadro Zuzentarauaren (UKZ -DCE) helburu europar eta nazionalak
  • - Uraren eta Ingurune Akuatikoen gaineko Legearen (UIAL - LEMA) helburuak
  • - «Grenelle de l’environnement» delakoaren helburu nazionalak
  • - lekuko helburuak.

Euskal Kostaldeko UAKE

2010az geroztik, gure kolektibitateak, Euskal Kostaldea – Aturri Hirigunearekin eta Errobi Herri Elkargoarekin, Euskal Kostaldeko UAKE baten sortzera engaiatu da. Aturri-Garona Uraren Agentziak, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak eta Akitaniako Eskualde Kontseiluak urraspide horretan sostengatzen gaituzte.

Euskal Kostaldeko UAKE urraspideaz gehiago jakin nahi baduzu: www.sagecotiersbasques.com

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak