Hasiera > Ura & Ingurumena > Eremu naturalak > Natura 2000

Natura 2000

Natura 2000 sarea Europako 2 zuzentarauen bidez sortu zen (1979koXorien Zuzentaraua eta 1992ko Habitateen Zuzentaraua) bioaniztasunaren murrizketa gelditzeko helburuarekin. Sare honek, aipatu zuzentarauetan « interes komunitarioa » duten espezie eta biziguneak babestea du helburu. Gure lurraldean 9 Natura 2000 eremu ditugu, bioaniztasun paregabe baten lekuko. Eta Estatu mailan ez ohizkoa den erabaki bat : Estatuak gure hirigunearen esku utzi du gune hauetako 7ren kudeaketa, europako diru laguntzaren sustengoarekin:

Natura 2000

Gune 1 kudeatzen ari

Larrun-Xoldokogaina (FR7200760 gunea) mendigunea – Habitateen zuzentaraua: Estatuak apailatu zuen helburuen dokumentua (HEDOK) 2005ean onetsia izan zen. 2010az geroztik, Hego Lapurdiko Hiriguneak HEDOKeko ekintzak gauzatzen ditu.

Deskargatu liburuxka (4.0 MB) pdf

6 gune diseinatzen ari:

2012ko martxoan, Prefetak Hego Lapurdiko Hirigunaren esku utzi du 6 gune berriren HEDOKaren apailatzea:

  1. Urdazuri (estuarioa, lohiguneak eta errekak) (FR7200785 gunea)- Habitateen Zuzentaraua
  2. Lizarrieta lepoa (FR7212011 gunea)- Xorien Zuzentaraua
  3. Abadia eta erlaitza (FR7200775 gunea)- Habitateen Zuzentaraua
  4. Donibane Lohizunetik Biarritzerako erlaitzak (FR7200776 gunea) - Habitateen Zuzentaraua
  5. Euskal Kostalde arrokatsua eta itsas zabalerako hedapena (FR7200813 gunea) - Habitateen Zuzentaraua
  6. Biarritzeko arrokak : Bouccalot deiturikoa eta arroka borobila (FR7212002 gunea) – Xorien Zuzentaraua

Natura 2000 sareaz gehiago jakin nahi baduzu.

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak