Hezeguneak

Urmaelak, belardi hezeak, zohikaztegiak… hezeguneak interes handikoak dira ekosistemen aberastasunarentzat eta paisaien kalitatearentzat. Eta gure baliabideen iraunkortasunean ere badute funtsezko eragina:

Funtzio hidrologikoa

  • Uren kalitatea mantentzen eta hobetzen dute, eta kutsagai batzuk bilduz eta filtratuz urak arazten dituzte.
  • Erregimen hidraulikoen erregulazioa : mustuka bezala, une batean gehiegizkoa den ura atxikitzen dute idorteetan pixkanaka askatzen joateko. Honela, ur-handitzeen indarra mugatzen dute eta erreken jarioa mantentzen dute uda partean (ur ttipietan).

Funtzio biologikoa

Hezeguneak bioaniztasunaren sekulako erreserba dira. Bertan bizi diren landare eta animaliei bizitzeko funtsezkoak zaizkien gaiak ematen dizkiete:

  • Elikagadura (elikagaien kontzentrazioa)
  • Ugalketa (elikadura baliabideen eta bizilekuen aniztasunari esker)
  • Babeslekua, aterbea eta pausalekua, bereziki arrain eta xorientzat.

Funtzio klimatikoa

Hezeguneek mikro-klimen erregulazioan parte hartzen dute. Lurrek eta landareek lekuka eman dezaketen lurruntze azkarra dela eta, euria eta atmosferaren tenperatura lekuka aldatuak izan daitezke.

Arriskuan diren eremu naturalak

Eremu natural sentibera hauek gero eta presio handiagoak pairatzen dituzte : urbanizazioa, dreinatzeak, lurreztatzeak, eta abar. Haien kopuruak gaiztoki murrizten hari dira (bi hezegunetarik bat desagertu da mende batez).

Hezegune hauek urririk eskaintzen dizkiguten zerbitzu hauez luzaz gozatu nahi badugu, gure ardura da hauen mantentzea. Hego Lapurdiko Hirigunea hortaz jabetu da.

  • Larrun – Xoldokogaina mendiguneko hezeguneak zaintzen eta gerizatzen ditu (hesiak ezarriz kabal handiek zohikaztegiak zapal ez ditzaten)
  • Urdazuriko lohiguneei zuzendu ekintza plan bat indarrean eman du : funtzionamendu hidraulikoaren berreskuratzea, hondakin metatzeak kendu, espezie inbasiboen aurkako borroka, sentsibilizazio lanak.

Zuk ere, hezegune hauen babesten lagun gaitzakezu. Ttipi ala handi, eremu guziek dute lehentasuna.

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak