Hasiera > Ura & Ingurumena > Eremu naturalak > Erreka-bazterren zaintzea

Erreka-bazterren zaintzea

Erreka-bazterren zaintzea

Erreka-bazterretako landaretzaren geriza lehentasunetako bat da, 600 km erreka-bazter dituen gure Hirigunearentzat. Erran behar dugu erreka-bazterretako landaretzak eragin nagusia duela erreken gerizan. Erreka-bazterrak egonkortzen ditu, uholdeak erregulatzen ditu, lurrean barna isurtzen diren urak garbitzen ditu, animali askok beharrezkoak dituzten materia organikoak ekartzen ditu, animali espezie batzuentzako egoitza da… Ulertu duzu : ekosistemen kalitatearen eragile nagusi bat da!

Erreka pribatuetan (Estatuarenak ez direnak) alde bakoitzeko jabea da erreka-bazterren eta horko landaretzaren zaintzaren arduradun bakarra.

Hego Lapurdiko Hiriguneak zertan lagun zaitzake hori egiteko?

1992ko Uraren Legearen 31. artikuluak lekuko kolektibitateei aukera ematen die, erreka-bazterretako jabeek egiten ez badute, errekak zaintzeko. Kolektibitateen interbentzio hori soilik interes orokorrekoa baldin bada egin daiteke. Ondorioz, laguntza hau ez sistematikoa.

Konkretuki:

  • Urte anitzeko zuhaitz mozketa eta erreka-zolen garbitze programa bat eramaten dugu, uraren isurtzea errexteko. Horri gehitu diezaiokegu erreka-bazterretara egokituak diren landareen landatzea eta landare espezie inbasiboen aurkako borroka. Lan hauek, bergizarteratzean diharduen ADELI elkartearekin dugun hitzarmen baten bidez egiten ditugu. Baliteke talde hauek lanean ikusi izatea erreka-bazter batean…
  • Erreka-bazterren higadura edo erosioa azkarragoa denean, behin behineko azkartze eraikuntzak egin ditzakegu, baldin eta interes orokorrekoak badira (lege artikulua deskargatu).

Erreketan eginen diren lan guziek, jabe pribatuengandik edo Hirigunearengandik, LIDZaren Uraren Polizia zerbitzuaren (Lurraldeen eta Itsasoaren Departamenduko Zuzendaritza (DDTM) - Uraren Polizia Zerbitzua – Euskal Herriko Unitatea – Baiona) abosmena behar dute.

Rapport d'activité de gestion des rivières

> Cliquer sur l'image pour consulter le rapport (24,4 Mo)

Ibai ondoetako praktika onen eskema :

 

 

Hirigunearekin harremanetan sartzeko

Tel : 05 59 48 30 89 - E-posta

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak