Hasiera > Ura & Ingurumena > Bainatzeko urak > Bainatzeko uren kudeaketa

Bainatzeko uren kudeaketa

Zeintzuk dira kudeaketa tresnak?

Ekainaren 1etik irailaren 30era, bainatzeko uren kalitatea 7egunetik 7tan zaintzen dugu, tresna desberdinen bidez:

  • Bainu-gune bakoitzaren zaurgarritasun soslaia : 2011an indarrean ezarri zen tresna horrek, bainu-gunearen ezaugarrien zehaztapen bat, kaltetu dezaketen kutsadura iturrien sailkapen hierarkiko bat eta ezarri beharreko kudeaketa prozedurak jasotzen ditu. Konkretuki, soslai hau bainatzeko uren kudeaketarako Hiriguneran oinarrizko tresna da.
    Soslai desberdinak ikusi
  • Zainketa tresna bat, gure lurraldean ematen diren euri kopuruak eta saneamendu sistemek isurtzen dutena denbora errealean neurtzen dituena.
  • Modelizazio tresna berritzaile bat, Donibane Lohizune – Ziburuko badiara zuzendua.
  • Analisia bakteriologiko bizkorra egiteko metodo bat, lagina hartu eta 3 orenen buruan emaitzak ematen dituena. Analisia horiek Hego Lapurdiko Hirigunean antolatzen ditu sekulan arrisku bat ageri bada.

Donibane Lohizune – Ziburuko badia babesten duten hiru itsas-harresiek uhainek eragiten duten uren nahasketa eta diluzioa murrizten dute. Bestalde, bi ibai isurtzen dira bertan (Urdazuri eta Untxin). Testuinguru sentibera hortan, ikerketa kontratu bati esker bainatzeko uren kalitatearen eguneroko aurreikuspen bat ezarria izan da. Modelizazio horrek denbora errealean kontutan hartzen ditu:

  • saneamendu sistemaren egoera
  • baldintza meteo-ozeanikoak (haizea, korronteak, marea, uhainak, euri kopuruak)
  • erreketako datuak (erreken jarioa, goikaldeko euri kopuruak, eta abar.

Analisia beharrezkoa denean, Hirigunea goizik altxatzen da!
Goizeko 4ak : lagin hartzea
9:00 : emaitzak
9h30 : Herriko Etxearekin kontaktua
10:30 : Auzapezaren erabakia
11:00 : publikoari informazioa

Nork hartzen du hondartzak ixteko erabakia?

Menturazko arrisku sanitario batez ohartzean, Hego Lapurdiko Hiriguneak zuhurtzia printzipioa aplikatzen du. Herriko auzapezari informazioa ematen dio eta horrek hondartza ixteko erabakia har dezake. Erabaki hau konkretuki ur kalitatearen behin-behineko okertze baten ondoriozko bainu-guneen ixteko udal ordenantza batean ematen da.
Bainatzea haizu delarik, uraren kalitatea ona edo bikaina dela segurtatzen dizugu!

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak