Hasiera > Ura & Ingurumena > Bainatzeko urak > Bainatzeko uren kalitatea

Bainatzeko uren kalitatea

Zein kalitatez ari gara?

Kutsadura maila desberdinak badira: kutsadura ikusgarria (makro-hondakinak) eta kutsadura ikusezina.
Europako araudien arabera, Hego Lapurdiko Hiriguneak kutsadura ikusezinaren zati baten zainketa egin behar du, aldagai bakteriologikoei dagokiena hain zuzen: Escherichia coli eta enterokokoak. Bakteria hauek gorozki kutsadura baten adierazleak dira (ur zikinak, minda,…). Berez ez dute arriskurik baina itsasoan isurtzen direnean:

  • uren kalitatearen behin behineko okertzea adierazten dute
  • beste organismo patogeno batzuen (bakteria gaiztoagoak, birusak) balizko presentzia adierazten dute.

Nondik datoz bakteria hauek?

Hirian baita landa eremuan ere, egoera batzuek ingurunearen kalitateari kalte egin diezaiokete:

  • Akats tekniko bat (haustura, matxura, eta abar) araztegira daramaten hoditerian eta altxatze postuetan.
  • Gehiegizko euriak (sarea gainezka dago eta biltegiratze gaitasuna gainditua denez isurtzeak gertazten dira).
  • Banakako baten lotura ez ongi egina (isurketa zuzenean ingurune naturalean egiten da).
  • Kutsadura iraunkorrago bat – laborantza edo banakako saneamendu sistema- gerta daiteke zoruetan dreinatuz eta hortik erreketara isuriz.

Aipatu kasu guzietan, bakteriak hondartzaraino iristen dira.

Zergatik da Euskal Kostaldea hain eremu sentibera?

Hego Lapurdiko Hiriguneko kostaldea (13 hondartza eta aintzira bat) kutsadura bakteriologikoak pairatzen ditu arrazoi desberdinengatik:

  • Maiz gertatzen eta oparoak diren euriteek batzuetan saneamendu sistemak gainditzen dituzte.
  • Gure arro edo isurialdeek malda azkarrak dituzte eta ibilbide laburrak. Honela, lurrak ez du ur horien dreinatzeko astirik.
  • Erreka ainitz isurtzen da bainu eremuetatik hurbil.

Honela, bainatzeko uren kalitatea bi aldagaien menpe da : euri kopurua eta sanemaendu sistemen egoera.

-> hondartzen mapa

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak