Hasiera > Ura & Ingurumena > Arriskuak eta makurrak > Uholdeak / Urperatzeak

Uholdeak / Urperatzeak

Hego Lapurdiko Hirigunean, ura gai nagusia da. Gure errekak eta Ozeano Atlantikoa abantaila nagusiak dira, baina aldi berean arriskuak sor ditzakete ez baditugu kontutan hartzen.

Hiriguneak arreta handiz lantzen ditu uholde eta urperatze arriskuak.

Aurre-alerta sistema bat ezarri dugu Prédict Services enpresarekin izenpetu hitzarmen baten bidez. Zainketa eta aurreikuspen sistema berritzaile bati esker, herri bakoitzak datu zehatzak, argiak eta goiztiarrak eskuratzen ditu arrisku egoeran ekiteko.

Lurberriako urtegiaren jabeak gara dagoeneko. Eraikin horrek, Urdazurik Sindikata ohiak 2008an sortua, Urdazuriko arana uholdeetatik babesten uren jarioa kudeatuz. Honela denbora gehiago dugu uholdera prestatzeko eta aldi berean uren goratasuna mugatzeko.

Erreka-bazterren landaretza berreskuratzeko lanetan ari gara (Erreka-bazterren mantentzea) ur handia gaiztotzen dituzten kausen eragina lehenagotik murrizteko.

Uholde/urperatze gaiari lotuak zaizkion urraspideetan parte hartzen dugu, lekuko auziei egokituak direla zaintzeko. Estatuak gidatzen dituen txostenak : UAPP (Uholde Arriskuen Prebentzio Planak – PPRI), UALetan (Uholde Arriskua duten Lurraldeetan – TRI) uholde arriskuaren kudeatzeko estrategiak diseinatu.

Akitanian diren arrisku naturalei buruz gehiago jakiteko

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak