Kosta-lerroa

Euskal kostaldea ederra da bizirik delako. Mugitzen da, bilakatzen da. Haizea, uhainek, jariatzeak… eremu horren bilakaera baldintzatzen duten hainbat faktore.
Hego Lapurdiko Hiriguneak, bere herriekin partaidetzan, itsas bazterraren kudeatzeko estrategia bat zehazteko lanetan abiatua da.

Lehen urratsarekin, 2020 eta 2040 epemugetan kosta-lerroa zenbatez gibelatuko den aurreikusi ahal izan dugu. Lan hau 2012-2013an egina izan da Akitaniako Geologia eta Mehategietako Ikerketa Bulegoarekin (Bureau de Recherches Géologiques et Minières Aquitaine - BRGM). Orain, arriskua zehaztua denez geroztik, estrategia bat asmatu behar dugu bilakaera natural horri egokitzeko, jasan baino.

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak