Hasiera > Ura & Ingurumena > Arriskuak eta makurrak > Arrabotsen kudeaketa eta aire-kalitatea

Arrabotsen kudeaketa eta aire-kalitatea

Arrabotsen kudeaketak eta airearen kalitateak zuzentarau zehatzak bete behar dituzte. Hego Lapurdiko Hiriguneak bere herriak laguntzeko erabakia hartu du bi gai hauetan europar zuzentarauak betetzeko.

Airearen kalitatea

Akitanian aire-kalitatearen zaintza AIRAQ elkarteak egiten du (Atmo elkarteko kide, Akitanian AASQA edo Airearen Kalitatea Zaintzeko Elkarte Onetsiaren ordezkari, Ekologiaren MInisteritzak onetsia).
Akitaniako lurraldea 7 egunetik 7tan eta 24 orduz zaintzeko AIRAQ elkarteak neurketa estazio egokituak ditu, kutsadura mota desberdinetan adierazgarriak diren lekuetan. Neurketa kanpaina ibiltari eta zehatzak ere egiten ditu. Gehiago jakin nahi baduzu: www.airaq.asso.fr

1996ko irailaren 27ko 96/62/CCE Zuzentarauraren aplikapenez, Baionako Hiriguneko Atmosferaren Babes Plan* bat (ABP) egin dute Estatuko zerbitzuek.

Arrabotsen kudeaketa

Helburua, soinu isurtzeak iturrian murriztea eta arrabotsen aurkako politika orokor bat ezartzea da (arrabotsari esposizioak neurtzeko metodoak harmonizatuz besteak beste). Zertan datza ariketak ? Oraingo arrabots egoeraren diagnostiko bat egin eta lurraldean izan dezakeen bilakaera aurreikusi, biztanleek zenbateraino jasaten duten neurtzeko, eremu sentiberenak identifikatzeko eta azkenik Ingurunean den Arrabotsaren Prebentzio Plan (IAPP) bat ezartzeko.
Dagoeneko, Hego Lapurdiko Hirigunea honako herrien perimetroan arrabotsen ikerketa bat egiten ari da : Ahetze, Arbona, Getaria, Donibane Lohizune, Ziburu eta Urruña* eta Biriatu eta Hendaia (2002ko ekainaren 25eko 2002/49/CE Europar Zuzentaraua).

* Ahetze, Arbona, Getaria, Donibane Lohizune, Ziburu eta Urruña herriak Baionako hirigunean kokatzen dira (eremu urbanoa INSEE-ren ikuspegitik), eta 100 000 biztanletik gorako hirigunea izanik europar zuzentarau bereziak bete behar ditu.

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak