Hasiera > Ura & Ingurumena

Iturritik ozeanora

Gure lurraldea, itsaso eta mendien artean kokatua, Europa mailan nabarmendua izan da bere fauna eta landaretzaren kalitatearengatik, baita bere gune eta eremu naturalen edertasunarengatik. Hego Lapurdiko Hirigunea egunerokoan ari da lanean, iturritik itsasora, eremu natural horien aberastasunak luzaroan iraun dezan.
Gure lurraldean erortzen den euri tanta bakoitzak itsasoan bukatuko baitu, hiriguneak ur baliabidearen arrazoizko kudeaketa baten alde ari da. Gure ekintzak Euskal Kostaldeko Uren Antolaketa eta Kudeaketa Eskemaren (UAKE) baitan kokatzen dira. Eskema horrek lurralde batean ur baliabideak eta urak dituen erabilpen guziak kontutan hartzen ditu. Horregatik dugu erreken eta laginen kalitatea zaintzen, erreka-bazterrak garbitzen, eta bainatzeko uren kalitatea zaintzen. Etxebizitza guzien ur edangarriaren hornidura segurtatzen dugu, ur zikinak biltzen eta tratatzen naturara isuri aintzin. Banakako saneamenduak kontrolatzen ditugu. Kostaldean, arreta berezia bi puntutan dugu: arrisku naturalek eragiten duten presioa (kostaldearen erosioa, urperatzea) batetik eta urbanizazioak eta lurraldearen erakargarritasunak eragiten dutena (bainatzeko uren kalitatea) bestetik. Ekintza hauek egin ahal izateko, Hego Lapurdiko Hiriguneak urtero 10 M € inbertitzen du uraren prezioa ahal bezain bat mantenduz.

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak