Hasiera > Nor gara? > Nor gara?

Nor gara?

Hego Lapurdiko Hirigunea itsasoaren eta mendiaren artean kokatua den muga ondoko kolektibibate gaztea da. Lurraldeak abantaila handiak ditu batez ere ezohiko kokapen geografikoari eta bere baliabide naturalei esker. 2005eko abenduaren 29an sortu da Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoa eta 2012ko abenduaren 28an Hirigune Elkargo bilakatu da. 

Lurralde bat, ikusmolde bat 

2000. urtean, 13 herri bildu ziren Lurralde Antolaketa Eskemaren inguruan: Hego Lapurdiko LAE, 2005ean onetsia izan dena.
Bere helburua? Herri hauen garapen ardatz nagusiak finkatzea ekonomia, bizileku eta ingurumen arloetan. Lurralde garapen proiektu hau 10 eta 20 urte arteko epealdi batean planifikatzen da. Oinarri honetan da osatu Herri Elkargoa.

Egun, Hego Lapurdiko Hiriguneak 12 herri eta 63.014 biztanle baino gehiago biltzen ditu. 

Bere sortzeaz geroztik, Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoak nahitara eskumen anitz bere gain hartu ditu. 

  • Espazioaren antolaketa - Bizitegia
  • Garapen ekonomikoa 
  • Ingurumena 
  • Ur edangarria 
  • Eremu Naturalak 
  • Kultura 
  • Euskara 
  • Mugazgaindiko harremanak

Hirigune bilakatuz eskumen berriak bere gain hartu ditu: 

  • Garraioak - Mugikortasuna 
  • Euri-urak.

Zenbaki nagusiak

  • 64.863 biztanle
  • Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %20a
  • 24 km itsasbazter
  • 270 km²-ko azalera
  • azaleraren %34a laborantza lurrak (iturria: Akitania itsasbazterreko Interes Publikoko Elkargoa)
  • azaleraren % 9,5a lur urbanizatuak (iturria: Akitania itsasbazterreko Interes Publikoko Elkargoa)
  • 7.378 enpresa, hauen artean 722 sortze 2013an 
  • enpresen %95ak 10 langile baino gutiago dituzte
  • 22.021 enplegu (iturriak Insee), hauen artean 18.371 soldatako enplegu (hau da, 2006. urtean baino %8 gehiago)

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak