Urrugne - Urruña

5.060 hektareako azalerari esker, Urruñako herria kostaldean atxematen den euskal itsasertzeko eremu zabalena da. Bere kokapenak jende ainitzen etorrera eragiten du. 
1999ko erroldaren arabera, herriak 7.058 biztanle biltzen zituen eta 8.083 biztanle 2005eko errolda osagarriaren arabera. 
Berrogoita hamar urtez, Urruñako biztanleria bikoiztu da (3.879 biztanle 1954. urtean).
Azpimarratzekoa da bide nagusiak Urruñatik pasatzen direla (N-10 errepidea - A-63 autopista). Bere kokapen estrategikoari esker aktibitate eremu batzuk garatu ahal izan dira: Berroeta Aktibitate eremua («Signature» lantegiarekin, seinaletika mailan liderra), Martinzaharrenea, Bittola, Putillenea.
80. hamarkadaz geroztik, hazkunde demografikoa emendatuz joan da eta urtero 100 biztanle inguru gehiago etortzen dira herrira bizitzera. 
Urtero 75/80 bat etxebizitza eraikitzen dira.
Hazkundea emendatuz joan den arren, herriak kalitatezko paisaiak atxikitzen jakin du, eta herri barneak euskal herrixka tipikoaren itxura du.
Turismo berdeari dagokionez, Urruñako herria biziki erakargarria da (ibilaldi ainitz eskainiak dira
Bere ondarea aski aberatsa da (Urtubiako gaztelua, Ama Sokorrikoaren Kapera, Xaintes-eko Jondoni Bixintxo eliza) eta eremu natural zoragarriak (Euskal erlaitza, Larrungo mendigunea).  
Herrian ekipamendu turistiko ainitz aurkitzen dira (hotelak, etxe-ostatuak, akanpalekuak, turismoko erresidentziak, opor-herrixkak, eta turismoko etxeak-altzariekin) eta sasoin denboran 9.000 biztanle biltzen dira herrian.

Azalera: 5.060 ha
Biztanleak: 8.418

Herriko Etxea - 64122 Urruña

Tel: +33 (0)5 59 54 44 44
Fax: +33 (0)5 59 54 61 41
mairie-urrugne(at)mairie-urrugne.fr

Ordutegiak:

Astelehenetik ostiralera: 8:30-12:30 / 13:30-17:30

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak