Sare - Sara

Iparraldeko barnekaldean kokatua, Larrun  (905 m, Euskal Herriko gailur mitikoa) eta Atxuriaren (756m) artean,  Sara «Frantziako herri ederrenetakoa» sailkatua da. XVII. mendeko etxe handietaz gain, eraikin erlijioso anitz ikus daitezke: XVII. mendeko San Martin eliza, Santa Katarina kapera.


Sarako herrixka herriko usaiei zein mugazgaindiko biziari biziki lotua da. Espainiarekin duen 32 kilometroko mugak herriaren historia markatu du, Euskal Herriko kontrabandaren hiriburutzat hartua izan delako luzaz.  


Ekonomiari dagokionez laborantza eta artzaingoa (ardiak, pottokak) nagusitzen dira.  
Bestetik, bere ondareari esker, hots, historiaurreko leizeak, Larrungo tren ttikia, Haranea 
euskal pastizaren erakustokia eta Ortillopitz baserria
, Sara Euskal Herriko leku paregabeetariko bat da. 

Azalera: 5.134 ha
Biztanleak: 2.573

Sarako Herriko Etxea - 64310 Sara

Tel: +33 (0)5 59 54 20 28
Fax: +33 (0)5 59 54 29 15
mairie(at)sare.fr

Ordutegiak:

Astelehenetik ostiralera: 9:00-12:30 / 14:00-18:00

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak