Biriatou - Biriatu

Biriatu eremu menditsuan sailkatua den 900 biztanleko landa-herria da. Kostaldearekiko hurbiltasuna beste ezaugarri inportantenetariko bat da.
Herri barnea Bidasoako (mugako erreka naturala) haranari gailentzen zaio eta Pirinoetako azpian kokatzen da, bereziki Xoldokogainako lepoan.

Xoldokogainarako eta Kalbariorako ibilaldiek ikuspuntu paregabea eskaintzen dute. 

Herriak, herri barnearekin batera (gune sailkatua), Pirinio osoa zeharkatzen duen “GR10” bide ospetsutik iragaten diren mendizale eta bisitari ugari erakartzen ditu.
Biriatuko sarrera autopistako lehen irteeraren bidez errextua da.
Bere lasaitasuna, xarma eta gastronomiari esker ezagutua, Biriatu Euskal Herriko herrixka tradizionalen adibide bat da.
Urruñako auzo bat bazen ere, 1603an Biriatu herri autonomoa bilakatu zen.
San Martin da elizaren zaindaria. Hain zuzen, saindua urtero ospatua da, azaroaren 11ko herriko besten kari. 
Dozena bat hilarri borobilek inguratzen dute eliza, lehengo ohituren lekuko.
1997az geroztik ezker pareta bada eta bertan pilota partida ederrak ikus daitezke.

Azalera: 1.104 ha
Biztanleak: 1.015

Herriko Etxea: Herri Alde bidea - 64700 Biriatu

Tel: +33 (0)5 59 20 71 24
Fax: +33 (0)5 59 20 96 18
contact(at)mairie-biriatou.fr

Ordutegiak:

Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan: 9:00-12-30 / 14:30-17:30

Asteazken eta larunbatetan: 9:00-12:30

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak