Ascain - Azkaine

Azkaine, Kantauri itsasotik sei kilometrotara kokatua da. Ingurumen zoragarri batez baliatzen da, Urdazuriko itzulinguruen eta Esnaur, Bizkarzun eta Larrun (905m) mendiek osatzen duten zirkulu arkuaren artean.


Herri barneak, elizak (ondare historikoen zerrendan sailkatua), frontoiak eta lapurtar estiloko etxeek herriko bihotza osatzen dute. 


Bisitari ainitz etorrarazten ditu sailkatua den erromatar zubiak. Herri loreztatua sailkatua da (3 lore) eta turismo gune da ere. Bertan  bederatzi hotel, jatetxeak, etxebizitza partikularreko gelak, landetxeak eta bi akanpaleku badira. Kiroldegi handi batek igeriketan, atletismoan edo pilotan aritzeko aukera ematen du.  


Inguruetako paisaietan, ohiturazko laborantzaren presentzia begi bistakoa da (abelgorrien eta ardien abelazkuntza). Beste aktibitate sektoreak garatzen ari dira inguruan egunetik egunera: artisautza, lantegiak, Larrungo harriaren inguruko industria, sagarnotegia...

Azalera: 1.972 ha
Biztanleak: 3.884

Herriko Etxea - 64310 Azkaine

Tel: +33 (0)5 59 54 63 30
Fax: +33 (0)5 59 54 68 35
mairie.ascain(at)wanadoo.fr

Ordutegiak:

Astelehenetik ostiralera: 8:00-12:15 / 13:30-17:15

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak