Arbonne - Arbona

Arbona, Uhabiak zeharkatzen dituen lautadaz eta mendi bizkarrez osatua da. Ohiko eskulangintzarekin batera, laborantza luzaz aktibitate ekonomiko bakarra izan da eta horretarako Arbonako lurrak oso onak dira. Bere herrixka itxura atxiki du gaur egun arte nahiz eta populakuntza iraunkorrak hazkunde nabarmen bat ezagutu duen:  724 biztanle 1875ean, 850 biztanle 1913an, 819 biztanle 1975ean, 1.196 biztanle 1982an, 1.460 biztanle 2004ean, 1.905 biztanle 2006an.

Herriko plazak lapurtar kutsua atxiki du bere XII. mendeko elizarekin, arkupez osatua den ezkila dorreaz horniturik eta monumentu historikoen inbentarioan sailkatua den bere serorategiari esker. Hilerriak Lapurdiko hilarri sorta ederrenetakoa du (batez ere altzari historikoan sailkatuak diren hilarri biribilekin).

Igande goizero, tokiko ekoizleen merkatua antolatzen dute pilota plazan.

Azalera: 1.056 ha
Biztanleak: 1.957

Herriko Etxea: Herri barnea - 64210 Arbona

Tel: +33 (0)5 59 41 94 66
Fax: +33 (0)5 59 41 93 98
mairie.arbonne(at)wanadoo.fr

Ordutegiak:

Astelehenetik ostiralera 9:00-12:30 / 14:00-17:30

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak