Hasiera > Nor gara? > Finantza eta giza baliabideak

Finantza eta giza baliabideak

Finantza baliabideak

Herri Elkargoaren sortzeak eta Hirigunera bilakatzeak ez du familien zergetan eraginik izan: lekuko zergak (etxearena eta etxerik gabeko lurrarena) beste modu batera banatuak dira.

Zertaz ari gara? 2000. urtean abiatu zen jardun ekonomikoaren gaineko zergaren erreformak bi ondorio izan ditu:

  • Enpresek jasaten duten presio fiskala 2 M €z baino gehiago jeitsi da.
  • Zerga sistema berri bat : Pirinio-Atlantikoetako Departamenduak jasotzen duen etxeen zergaren partea eta Akitania eskualdeak jasotzen duen lurren zerga (etxerik gabeko lurrak), hemendik goiti Elkargoak jasoko ditu, tasa aldaketarik gabe eta familiek ordaindu behar duten kopurua aldatu gabe.
    Izan ere, lehen Pirinio-Atlantikoetako Kontseilu Nagusiari eta Akitaniako Eskualdeari ordaintzen zeniena orain Hiriguneari ordaintzen diozu. Zerga orrian, lehengo « Departamendua » zutabea orain « Hirigunea » deitzen da.

Giza baliabideak

Hego lapurdiko Hirigunea 60 bat agentek osatzen duten lurralde kolektibitate bat da. Agente hauek zerbitzu desberdinetan banatuak dira : Zuzendaritza, Administrazioa eta Finantzak, Ingurumena, Lurralde antolaketa, Garapen ekonomikoa, Kultura eta Euskara.

Hego Lapurdiko Hiriguneko zerbitzuen organigrama (454 KB) pdf

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak