Hasiera > Nor gara? > Eskumenak

Eskumenak

Eskumena lurraldearen onerako Elkargoak asumitzen duen ardura da. Eskumenak 2005eko azaroaren 5eko Lurralde Antolaketa Eskeman (LAE) identifikatu ziren. Honela, 2005eko abenduaren 21ean sortu zenetik, Hego Lapurdiko Herri Elkargoak eskumen asko bere gain hartu ditu, gure herri elkargoaren beharrak eta nahiak betetzeko asmoz. Hego Lapurdiko Hiriguneak eskumen horiek atxiki ditu eta berri batzuk eskuratu ditu. 

Gaur egun ondoko eskumen hauek ditugu: 

  • Ingurumena
  • Saneamendua
  • Ur edangarria
  • Eremu naturalak
  • Euri urak 
  • Garapen ekonomikoa eta turismoa
  • Espazioaren eta bizilekuen antolaketa
  • Garraioak - Lekualdaketak
  • Kultura
  • Euskara
  • Mugazgaindiko harremanak

Ura eta ingurumena

Hego Lapurdiko Hirigunearen eskumen nagusia da. Urteak joan ahala, gai honetan dugun gaitasuna frogatu dugu. Horregatik, eman digute hainbat proiektu nagusi. Horietako batek gure lurraldearen mugak gainditzen ditu: Euskal Kostaldeko UAKE (Uren Antolaketa eta Kudeaketa Eskema), Lurreko eta Itsasoko Natura 2000 egitasmoak.

Gure ardurapeko beste proiektu nagusiak:

  • Klima Energia Lurraldea Planaren abiatzea
  • Ur edangarria
  • Uraren prezioaren harmonizazioa
  • Saneamendua
  • Euri-urak
  • Eremu naturalak
  • Bainatzeko urak
  • Kostaldeko lerroaren estrategia
  • Uholde-Arrisku Handiko Eremua

Garapen ekonomikoa

Hego Lapurdiko Hiriguneko eskumen nagusietako bat da.

Bere ekintzek tokiko enpresak dituzte helburu:enpresa mintegi baten eta aktibitate eremu baten sortzea, jardun-sareen garapena eta egituraketa (turismoa, laborantza eta sukaldaritza, ur kirolak).

  • Aktibitate eremu batzuen sortzea;
  • Enpresa mintegi baten sortzea (Lanazia);
  • Industriarako lur eta eraikinen sal-erosketa;
  • Dauden 14 aktibitate eremuen bide obrak, antolaketa, seinaletika eta zuntz optikoa;
  • Egituratzaile diren arlo ekonomiko batzuen garatzea (turismoa, laborantza eta sukaldaritza, ur kirolak).

Espazioaren eta bizitegiaren antolaketa

Gure programaren bide-erdian gaudelarik (2009-2015), 2076 etxebizitza eraiki ditugu (hauetako 753 alokatzeko diren etxebizitza lagunduak dira) eta helburuaren %70era iritsi gara. 1.331 etxebizitza nagusi finantzatu ditugu. Jabe izateko laguntza dutenentzat 234 etxebizitza ditugu. 234 etxebizitza, jabetze laguntzaren bidez erosiak izan dira. 

  • Lurralde Antolaketa Eskema (LAE): LAEren ebaluaketa 2013an bukatu da. Eskemaren berrikusteko prestaketa lanak hasiak dira.
  • Geografia Informazio Sistema (GIS) bizilekuari, garraioei, garapen ekonomikoari, eremu naturalei eta sareei loturiko datu-base baten sortzea. Tokiko Hirigintza Plan (THP) guzien numerizazioa egiten ari da.

Garraioak - Lekualdaketak

Eskumen hau 2013ko urtarrilaren 1ean abiatu zen. Hego Lapurdiko Hirigunea Garraioen Kudeatzeko Aginte (GKA) bilakatu da Pirineo-Atlantikoetako Kontseilu Orokorraren ordez.

Hauek dira gure misioak:

  • Garraio publikoen antolaketa eskema zehaztu
  • Garraio publikoen benetako eskaintza bat egituratu Hiriguneko hiri garraioen perimetroan (lurraldeko ipar eta hegoaldean dauden garraio eskaintzekin loturik).
  • 2014ko irailetik goiti eskola garraioak antolatu
  • Donibane Lohizune/Sara eta Hendaiako «Erlaitza»/ Donibane Lohizune ibilbide erregularren jarraipena bermatu
  • Hiribusak baloratu: Uribil Hendaian/Biriatun, Itzulia Donibane Lohizune/Ziburun, eta Donibane Lohizune inguruko udako hiribusak
  • Berehalako auto-partekatze edo autostop parte-hartzaile 1. esperimentazioa laguntzea.
  • Partaidetzak eta lan parte-hartzailea sendotu txartelen arteko erabilgarritasunaren eta prezioen mailan.

Kultura

Animazio kulturalaren zati bat kudeatzen du Hego Lapurdiko Hiriguneak. Gure ekintzek publiko gaztea zein artistak, irakasleak eta lurraldeko biztanleak dituzte helburu. Bereziki landu duguna artistaren eta publikoaren arteko harremana izan da (elkarretaratzeak, formakuntza, oholtzen gibelaldeen bisitatzea).

  • Publikoak ikuskizun bizidunarengana eraman ditugu: 9. denboraldia (140 emanaldi, 12.000 ikusle).
  • Sorkuntza-egonaldiak antolatu: 3-4 sasoi bakoitzean, eskoletan, emanaldi-geletan, ospitaleetan, zahar-egoitzetan, etab.
  • Elirale dantza garaikideko konpainiarekin lankidetzan aritu eta talde profesional horrekin Ikusle-Aktore eskola garatu.
  • Hego Lapurdiko Hezkuntza Artistiko eta Kulturalaren Lekuko Kontratua Kultur eta Hezkunde nazionaleko ministeritzekin eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiarekin lankidetzan.
  • Irakaskuntza artistikoak: Lanetik Egina, gaurko musiketan espezializatua den elkarteak eramaten duen herri arteko dinamika lagundu.

Euskara

Eskumen hau Hego Lapurdiko Hiriguneak bere kabuz sortu zuen. Euskararen zaintza eta garapena laguntzen ditu, sektore publikoan zein pribatuan.

  • Formakuntza : accompagnement de 35 agents communaux et intercommunaux en rythme annuel.
  • Projets scolaires : rythme annuel 30 classes (en partenariat avec CPIE et Bertsularien Lagunak).
  • Traduction, communication et édition : bulletins municipaux et tous documents édités par l’Agglomération, lexique des services de l’Agglomération
  • Transmission familiale
  • Petite enfance : labellisation des crèches, dispositif « Leha ».

Mugazgaindiko harremanak

Hego Lapurdiko Hiriguneko 12 herrietatik 6 muga bazterrean daude. Honela sortu ziren mendeetan zehar harreman naturalak. Gaur egun, mugazgaindiko harremanak gure eskumen guzietan sartzen dira (garapen ekonomikoa, ingurune naturalak, kultura, euskara eta bizilekua).

Noski, Hiriguneak, hainbat sareetan parte hartzen du: Europakoak, nazionalak eta lekukoak.

  • Baiona-Donostia Eurohiriaren lanetan
  • Mugazgaindiko Ekintza-Misioan (MEM)

Hego Lapurdiko Hiriguneak europar programa askotan parte hartzen du, Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzako Programan (POCTEFA) eta Akitania-Euskadi arteko Lankidetzarako Funtsan.

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak