Hasiera > Nor gara? > Elkargoko kontseilua

Elkargoko kontseilua

Elkargoko kontseiluak 43 hautetsi biltzen ditu eta hauek kide diren 12 herriak ordezkatzen dituzte. Lehen aldiz sufragio unibertsal zuzenaren bidez hautatuak izan dira 6 urteko (2014-2020) 2014ko herriko hauteskundeen kari. Herritar kopuruen arabera, herri bakoitzak 2 eta 7 kontseilari ditu elkargoan.  

Elkarkogo kontseiluak Lehendakaria hautatzen du bozen gehiengoan. Peyuco DUHART, Donibane Lohizuneko auzapeza 2014ko apirilaren 22an hautatua izan da.

Elkargoko Kontseiluak lehendakariordeen kopurua finkatzen du (12) eta Batzorde tematikoak sortzen ditu (12). Batzorde hauek, aurkeztuak zaizkien proiektuak aztertzen dituzte. 

Elkargoko kontseiluak kolektibitatea kudeatzen du, haren eskumenek ahalbidetzen dioten neurrian. Bi hilabetetarik behin biltzen da deliberoak bozkatzeko. Ondotik hauek Estatuko zerbitzuetara bidaliak dira legezkoak direla kontrola dezaten. Azkenik erabaki hauek Elkargoaren egoitza nagusian afitxatzen dira eta webgune honetan publikatzen. 

 Elkargoko kontseilua bildu baino aste bat lehenago, Elkargoko kontseiluko eta Elkargoko zerbitzuen arduradun batzuek osatzen duten Komisio orokorra biltzen da hurrengo bilkuraren gai zerrenda aztertzeko. Helburua da, ondoko Elkargo kontseiluan aurkeztuak izanen diren txostenei buruz informazio gehiago biltzea eta eztabaidatzea. Elkargoko kontseilua ez bezala, Komisio orokor hau ez zaie publikoari ezta prentsari ere irekia.  

Bulegoa Hiriguneko talde eragilea da. 14 kidez osatua da: Lehendakaria, 12 lehendakariordeak eta Elkargoko Kontseiluak hautatu duen ordezkari kontseilaria. Bulegoak elkargoko proiektuen egingarritasuna aztertzen eta trenkatzen ditu. Erregularki biltzen da Elkargoko kontseiluaren gai zerrendak prestatzeko eta batzordeetako lanak eta proiektuak eztabaidatzeko.  

Lurralde Kolektibitateetako Kodeko L. 5211-10 artikuluaren arabera, Elkargoko kontseiluak Bulegoari delegatzen ahal dio bere ahalmenen parte bat. Bulegoak Elkargoko kontseiluaren ordez deliberatzeko ahala du beraz puntu zehatz batzuetan.

Deliberoa deskargatu

 

Batzordeak

Lurralde kolektibitateen erreformaz geroztik, elkargoko kide diren herrietako hautetsiek batzorde tematikoetan parte har dezakete, herriek hautatzen dituzten elkargoko kontseilariek bezala.

2014ko martxoaren 23 eta 30eko herri hauteskundeen bozketaren ondoko Biltzarra
2014-2020 agintaldia


Herriak Populazioa Aulkiak Izena Kargua Batzordea
AINHOA 683 2 Michel IBARLUCIA 2. Lehendakariordea
Ainhoako Auzapeza
Euskara Batzordeburua
Laurence GOYENECHE    
BIRIATU 1.087 2 Michel HIRIART 4. Lehendakariordea
Biriatuko Auzapeza
Natura 2000 Batzordeburua
Pascale GUICHARD    
GETARIA 1.349 2 Albert LARROUSSET 4. Lehendakariordea
Getariako Auzapeza
Euri-uren, Itsasbazterraren, Bainatzeko uren kalitatearen eta Itsasbazterreko arriskuen gaietako Batzordeburua
Marie-Pierre BURRE CASSOU    
AHETZE 1.809 2 Philippe ELISSALDE 10. Lehendakariordea
Ahetzeko auzapeza
Eremu naturalen, Garapen iraunkorraren eta Arriskuen gaietako Batzordeburua
Françoise HARRIAGUE    
ARBONA 2.034 2 Marie Josèphe MIALOCQ 5. Lehendakariordea
Arbonako Auzapeza
LAE eta Hirigintza Batzordeburua
Guillaume FOURQUET    
SARA 2.508 3 Jean-Baptiste LABORDE LAVIGNETTE 8. Lehendakariordea
Sarako Auzapeza
Ingurumen Batzordeburua
Mugazgaindiko gaietako Batzordeburua
Marie Hélène ORONOZ    
Henri DUTOURNIER    
AZKAINE 4.001 3 Jean Louis FOURNIER 11. Lehendakariordea
Azkaineko Auzapeza
Ur edangarriaren Batzordeburua
Bénédicte LUBERRIAGA    
Pascal PEYREBLANQUE    
SENPERE 5.707 4 Pierre Marie NOUSBAUM 9. Lehendakariordea
Senpereko Auzapeza
Turismo Batzordeburua
Sandra LISSARDY    
Benoit ESTAYNOU    
Dominique IDIART    
ZIBURU 6.824 4 Guy POULOU 6. Lehendakariordea
Ziburuko Auzapeza
Bizitegi Batzordeburua
Jeanne IDIARTEGARAY PUYOU    
Lionel COSTE    
Henri DUHALDEBORDE    
URRUÑA 8.673 5 Odile DE CORAL 1. Lehendakariordea
Urruñako Auzapeza
Kultura Batzordeburua
Francis GAVILAN    
Germaine HACALA    
Jean TELLECHEA    
Philippe ARAMENDI    
DONIBANE LOHIZUNE 12.969 7 Peyuco DUHART* Lehendakaria
Donibane Lohizuneko Auzapeza
 
Nicole ITHURRIA    
Philippe JUZAN    
Gaxuxa ELHORGA DARGAINS    
Manuel DE LARA 12. Lehendakariordea
Donibane Lohizuneko Auzapezordea
Garapen ekonomikoaren, Berrikuntzen eta Ikerkuntzaren gaietako Batzordeburua
Fabienne PEILLERON    
Pascal LAFITTE    
HENDAIA 15.370 7 Kotte ECENARRO 3. Lehendakariordea
Hendaiako Auzapeza
Gai orokorretako eta Finantzetako Batzordeburua
Chantal KEHRIG COTTENCON Elkargoko Kontseilari ordezkaria Garraioetako eta Lekualdaketetako Batzordeburua
Frédéric TRANCHE    
Christelle CAZALIS    
Iker ELIZALDE    
Nicole BUTORI    
Jean-Michel BERRA    
Orotara 63.014 43     23

*Lehendakariaren ardurapean diren batzordeak: 

  • Deialdi Publikoen Batzordea
  • Prozedura Egokituko Merkatuen Batzordea 
  • Karga Transferituen Ebaluekataro Tokiko Batzordea  
  • Zeharkako Zergen Herriarteko Batzordea
  • Pertsona Elbarrituen Irisgarritasunerako Herriarteko Batzordea

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak