Hasiera > Kultura > Lurraldeko amaturrak > Ikusle-Aktore eskola

Ikusle-Aktore Eskola

Photo : Raphael Cauhépé François

Hirigunearen sustenguarekin, EliralE konpainiak bere Ikusle-Aktorearen eskola proposamena luzatzen du arte koreografiko, musikal eta plastikoaren bidez.

Egitarauan: praktika artistiko desberdinen tailerrak, ikusgarri baten deskubritzea eta topaketak lagunarteko giroan.

2017/2018ko denboraldiari dagokionez, bi eguneko ikastaroen bat inguruan antolatzen da :

2018ko maiatzaren 22, 23 eta 24an, Larreko kulturgunean, Boxon(s) jusqu'à n'en plus Pouvoir, le Petit Théâtre de Pain konpainiako ikusgarriekin lotua.

Gure gorputzak hitz egiten du, zer dio ?
Gure mugimendueek kontatzen dutenaren konzientzia ote dugu ?
Hiru egunetako ikastaroan zehar, mugimendua disekatuko dugu bere analisiaren bitartez. Espazio, denbora eta pisuaren nozioak biziko ditugu hitzarekin loturan mugimendu-praktika tailerren bitartez eta antzerki tailerren bitartez.
Nozio horiek, ikastaldiaren denboratik at, lan munduaren eguneroko bizian berriz erabiltzen ahalko dira.

Parte hartzaileak :
> Laura Beurdeley, Sens et Mouvement elkarteko Fendelkraïs TM metodoaren praktikatzailea
> Pantxika Telleria, EliralE konpianiako koreografa
> Luis Alberto Rodriguez, aktore eta antzerkiko idazle

Programa :

Maiatzaren 22an, asteartez
> 10:00 - 11:30 : Espazioa eta denbora ezagutu

> 11:30 - 13:00 : Hitza ezagutu
Alberto Rodriguez

> 14:30-16:00 : Pisua ezagutu
Laura Beurdeley

Maiatzaren 23an, asteazkenez
> 10:00 - 13:00 : Mugimendutik hitzera tailerra

> 14:30- 16:00 : Hitzetik mugimendura tailerra

Maiatzaren 24ean, ostegunez
> 10:00-13:00 : Konposizio tailerra

> 14:30 : Boxon(s) jusqu'à n'en plus Pouvoir ikusgarria

Formakuntza hori frantsesez izanen da. Saio hau denei irekia zaie, 16 urtetik goiti.

Tailerrak + ikusgarria: 8€
Xehetasunak / izen-emateak: 06 35 16 25 91 / a.arnaud(at)communaute-paysbasque.fr

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak