Hasiera > Kultura > Heziketa artistikoa eta kulturala > Partaide kulturalak

Partaide kulturalak hauek dira:

Euskal Hirigune Elkargoaren lehen xedea da publikoak ikusgarri bizira laguntzea da eta artista profesionalen presentzia bat sustatzea lurraldean. Arte Heziketako Tokiko Kontratuaren buru baldin bada Hirigunea, kultur partaide gisa, irakasleak laguntzen ditu ikusgarri biziaren eremuan proiektuak muntatuz haren artista sareari esker.

Euskal Hirigune elkargoko arte eskola engaiatzen da deneri funtsezko irakaskuntza artistiko bat eskaintzera. Honek gaurkotasunean sartua den proiektu artistiko pertsonal baten garapenera ekarri beharko du ikaslea. Bere programan lehengo zein gaur egungo garaiei buruzko gaiak agertzen dira. Kurtsoetan datu kulturalak eta praktikoak landuak dira. Ikasketak oinarritzen dira, bai teknika eta tresna tradizionaletan baita teknologia modernoenetan ere.

Elkarteak, Gaur egungo musiken sustapenaren alde lan egiten du eta haien publikoaren alde Hego Lapurdiko lurraldean. Ekintza-baliabide hauek irakaskuntza artistikoak dira, praktika amaturren laguntza, heziketa artistiko eta kulturala, informazioak eta baliabideak eta ikusgarrien antolakuntza.

Ingurumen Aldeko Ekimen Zentro Iraunkorrak (CPIE Euskal itsasbazterra) Ondarearen eta ingurumenaren heziketa aktibitateak asmatzeko eta bideratzeko helburu du: Euskal itsasbazterreko ondare naturalaren eta eraikiaren deskubritzea eta bereganatzea sorkuntza artistikoari esker.

Badu orain 40 urte baino gehiago, Maurice Ravel Nazioarteko Musika Akademia frantses musikaren goi mailako irakaskuntzaren lekua dela. Goi-obra handietatik haratago, saiatzen da gutiago ezagutuak diren frantses errepertorioko obrak ere sustatzen, baita sorkuntza garaikidea ere, urtero konpositore bat egonaldian gomitatuz. Iraileko lehen bi asteetan, Akademiak berrrogeita hamar bat frantses eta atzerritar ikasle errezibitzen ditu: pianistak, biolinistak, biola joleak, ganbera musikako taldeak. Talentuz beteak diren profesional mailako gazteak Europako, Asiako eta Amerikako kontserbatorio edo goi-eskola hoberenetakoak ateratzen dira. 

Baionako Euskal Erakustokia

1924an eraiki izan da Baionako Euskal Erakustokia, Dagourette etxean. Hau, 17. mende hastapeneko eraikin burgesa da eta Errobi bazterrean kokatzen da. Ipar Euskal Herriari eskaintzen zaion bilduma etnografikorik garrantzitsuena aterpetzen du museoak.
Objektu eta obra gehienak 20. mende hastapen-hastapenean bilduak izan ziren eta euskal gizartearen funtzionamenduaren lekukoak dira mundu garaikideak ezagutu dituen nahasmendu handien bezperan.  Eguneroko bizitzaren deskubritzea antolatzen da gai batzuen inguruan, hala nola, artzaintza-laborantza, ehorzketa ohidurak, etxea, elikadura, dantza, erlijioa, pilota. Ideien eta gizakien historiak baita Baionako portuarenak ere panorama hori osatzen dute. Aldi bateko erakusketek tokiko historiaren momentu nagusi batzuk argitan ezartzen dituzte.

COOP (Arte garaikidea)

COOP elkartea 2013an sortu da Euskal Herriaren arte garaikidea sustatzeko.
Arte garaikidearen balorizazioa da COOP elkartearen lana eta agertzen ari diren arte-ederren eskoletako artista diplomadunen lana aurkezten du, haien lana nazioarte mailan ezagutuak diren artisten obrekin alderatuz, ekoizpenean lagunduz; lanaren alde garaikidea erakutsiz eta lurralde honetako dinamika artistiko berriak balorizatuz. COOP elkartea partaidetza logika batean sartzen da ere arte garaikidearen ospea lurraldeko beste kultur eragileekin eramateko (ko-ekoizpena, elkarlanak, mintegiak, topaketak, ...).

Maurice Ravel Kontserbatorioa

Kultur Ministerioak “Kalitatez eta profesionalismoz bermatutako" Eskualde mailako Kontserbatorioetan sailkatu duen egitura da Maurice Ravel kontserbatorioa. Frantzian 36 egiturek soilik dute label hori.
Lapurdiko Kostaldean banatuak diren 1.700 ikasleei hiru espezialitate proposatuak zaikie - Musika, Dantza, Antzerkia (Théâtre du Versant konpainiarekin partaidetzan).

Getariako museoa

Getariako museoa euskal estiloko etxe baten saloinetan kokatzen da. Museoak aurkezten ditu Swiecinski-ren zizelkadurak, arrainak gazitzen zituen erromatar garaiko enpresa baten hondakinak, P-J. Toulet eta «Getariako istorioak» obren jatorrizko edizioak, gizonen eta herriko tradizioen istorioak. 

Atalante

Atalante, Baionako Arte eta Saiakera zinegela da. Egile-zinemako filmak proposatzen ditu jatorrizko bertsioetan, Publiko Gazteei zuzenduak, animazioak, kontzertuak, etab. Eskualdeko kultur bizitzaren leku saihestezina da. Akitaniako zinegela zaharrena bizitza leku bat eta filmen inguruko topaketa leku bat da ere.

Grenoble, Lyon eta Baionan finkatua den arte elkarte sare bat da Spacejunk. Honen xedea da ade batetik agertzen diren artistak laguntzea beren obrak ekoizten eta hedatzen eta bestetik publiko zabalari eta batez ere gazteei eskuragarri ezartzea sorkuntza garaikidea kultur bitartekaritzako dispositibo batzuen bidez.
Arte guneak denboraldi bakoitzean 5 erakusketa antolatzen ditu eta publikoari kultur eta arte proiektu anitz proposatzen dizkio bere egoitzan edo kanpoan.

©David Duchon-Doris

KERSA elkartea artista, arkitekto, baratzezain, historialari, ikerlari eta filosofoen arteko topaketatik sortu zen, arkitektura, ondarea eta materia argia gaien inguruan. KERSAk bere ekintzak beren historia, arkitektura edo ingurunearengatik bereziak edo ez ohikoak diren lekuetan garatzen ditu. Eremu publikoan ematen diren sorkuntza hauek arte bisualak, Historia eta arkitektura harremanetan ezartzen dituzte. KERSAk jardun artistiko eta zientifikoen, sortzaile berri eta nazioarteko ospedunen arteko zirrikituak eta topaguneak ikertzen ditu.

XEHETASUNAK:
Julie Bercetche

06 28 94 71 95
j.bercetche(at)agglospb.fr

 

 

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak