Hasiera > Kultura > Heziketa artistikoa eta kulturala > 2018-2019ko proiektu bat muntatu

2018-2019ko proiektua sortzeko gida deskargatu!

Etapa nagusiak zure proiektua sortzeko

1) Eskola/Irakaslea Hirigunearekin harremanetan sartzen da eta jakinarazten dio proiektu bat muntatu nahi duela parte-hartzaile kultural batekin edo diziplina batean.

2) Hezkunde Nazionalarekin ados ezarri ondotik, Hiriguneak Irakaslearen ideia balioesten du edo irakaslea beste parte-hartzaile kultural batengana orientatzen du.

3) Parte-hartzaile kulturalak irakasleari bere artista-sarea idekitzen dio, eta bere hautatu eta, proiektuaren sorkuntza fasea hasten du.

 

 

Atzeraplana lehen mailako eskolentzat

Martxoaren 27tik apirilaren 3a arte : Nahi duen parte-hartzaile kulturala zeinahi delarik ere, irakaslea Euskal Elkargoko hego lapurdi lurralde eremuarekin jar bedi harremanetan, bere asmoen berri emateko.


Apirilaren 3a arratsearekin, azken epea izanen da  Euskal Hirigune Elkargoko (EHE) Hego Lapurdi lurralde eremuari asmoak jakinarazteko.


Apirilaren 4a : Euskal Elkargoa, Hezkuntza Nazionalarekin harremanetan jarriko da irakasleen asmoak aztertzeko


Apirilaren 3an edo 4an :  Hezkuntza Nazionalaren Deialdiaren argitalpena; deskargatzekoa da DSDEN-ren webgunean.


Apirilaren 5a : Euskal elkargoak eskolei erantzun bat emango die. Eskaeraren erantzuna baikorra bada, hautatutako kultur partaidearekin proiektua muntatzen ahalko duzue eta ezezkoa bada, euskal elkargoak beste kultur partaide batengana igorriko zaitu

Apirilaren 5a eta ekainaren 9a artean :
Proiektuen ko-eraikuntza fasea
Bilkurak eskolaren, parte-hartzaile kulturalaren eta parte-hartzaile artistikoaren artean.
Bilkura pedagogikoa aholkulariekin
Irakasleak dozierra idatziko du
Parte-hartzaile kulturalak eta parte-hartzaile artistikoak berrirakurriko dute
Eskolek, parte-hartzaile kulturalek, parte-hartzaile artistikoek eta Euskal Elkargoak (baldin eta Euskal Elkargoa ez bada parte-hartzaile kulturala) dozierra sinatuko dute


2017ko ekainaren 18an
:
Dozierrak Hezkuntza Nazionalaren Ikuskariari aurkeztuko dizkio Euskal Elkargoko hego lapurdi lurralde eremuak, hark iritzia eman dezan


Uztailan :
Euskal Elkargoko hego lapurdi lurralde eremuak DRAC erakundeari laguntza eskatuko dio

 

 

Kolegioentzako atzeraplana

Martxoaren 27a eta apirilaren 3a artean : Nahi duen parte-hartzaile kulturala zeinahi delarik ere, irakaslea Euskal Hirigune Elkargoko hego lapurdi lurralde eremuarekin jar bedi harremanetan, bere asmoen berri emateko.


Apirilaren 3a, arratsearekin zinez azken epea izanen da asmoak Euskal Hirigune Elkargoko (EHE) hego lapurdi lurralde eremuari jakinarazteko.


Apirilaren 5an : Elkargoak eskolei erranen die, nahi duten parte-hartzailearekin muntatu dezaketela proiekturen bat edo beste parte-hartzaileren batengana igorriko ditu (Kasu, hau gerta daiteke, partaide batek kolegio desberdinak interesatzen baldin baditu proiektuen kopurua mugatua delarik)
Apirilaren hastapenean
Kontseilu Nagusiaren proiektu deialdiaren argitalpena, kontseiluaren webgunean eskuragarria. Bete beharko den dokumentu ofiziala izanen da (interneten bidez)


Apirilaren 5a eta maiatzaren ondarea artean : proiektuen ko-eraikuntza fasea
Bilkurak eskolaren, parte-hartzaile kulturalaren eta parte-hartzaile artistikoaren artean.
Bilkura pedagogia aholkulariekin
Irakasleak dozierra idatziko du
Parte-hartzaile kulturalak eta parte-hartzaile artistikoak berrirakurriko dute
Dozierra sinatuko dute eskolak, parte-hartzaile kulturalak, parte-hartzaile artistikoak eta Euskal Elkargoak (baldin eta Hirigunea ez bada parte-hartzaile kulturala)

Ekainaren 5a :
Dozierren aurkeztea Departamenduari Ikastetxearen eskutik (interneten bidez : https://ped.le64.fr/)

Uztailan :
Euskal Hirigune Elkargoko Hego Lapurdi lurralde eremuak DRAC erakundeari laguntza eskatuko dio.

 

 

Xehetasunak:

Julie BERCETCHE
06 28 94 71 95 / 05 59 48 30 85
j.bercetche@communaute-paysbasque.fr

 

 

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak