Hasiera > Kultura > Eskola denboran > Prezioak eta garraioak

Eskola denborako ikusgarrien prezioak eta garraioak

Haurtzaindegiko eta 1. mailako haurrentzako prezioa: 4 € 
Kolegioko ikasleentzako prezioa: 5 €
Irakasle eta laguntzaileentzat urririk.


Ikusgarriaren egunean, present diren ikusleen kopurua berretsiko diguzu. Horrela, Zerga Etxeak faktura zuri zuzenean igorriko dizu.

Garraioa

Euskal Hirigune elkargoak bere gain hartzen du ikasleen, irakasleen eta laguntzaileen garraiatzea.
ATCRB Transdev enpresak segurtatuko du ikasleen garraioa ikastetxeetatik ikusgarrien lekuetara. Horretarako galdegiten dizuegu kasu ematea eta ikusgarrian izanen diren parte-hartzaileen (ikasle, irakasle eta laguntzaileak) kopuru zuzena ezartzea izen-emate datu-orrian garraioen antolaketa errazteko.

ATCRB Transdev enpresarekin zuzenki harremanetan sartu behar zarete ikusgarrira heldu baino bederen 10 egun lehenago autobusaren etorrera ordua eta lekua ezagutzeko.

Azkenik, ikusgarrian izanen diren beste ikusleak errespetatzeko; ikusgarria tenorez hasteko prest izanen diren artistak errespetatzeko, milesker garraiolariak proposatzen duen ordutegia errespetatzeagatik.

XEHETASUNAK:
Maika LABORDE ZUBIETA
m.laborde-zubieta(at)communaute-paysbasque.fr
07 86 01 54 30 / 05 59 48 30 85

 

 

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak