Hasiera > Kultura > Eskola denboran > Erreserbak

Erreserbak

Urtero bezala, ikusgarriko lekuak erreserbatzeko prozedura ordenagailuz eginen da.

> Irakasleentzako izen-emateen abiatzea: irailaren 15a (ostirala).
> Irakasleentzako izen-emateen bukaera: urriaren 1a (igandea).

Webgunean, erreserba fitxa baten bidez eginen da beraz, eta baieztapenaren ondotik, gure zerbitzura iritsiko da. Erreserba fitxan agertzen diren atal guziak inportanteak dira; horiei esker zure erreserba kudeatzen ahalko dugu ahal bezain ongi. Denak beharrezkoak dira (ez badituzu denak betetzen ezingo duzu zure eskaera baieztatu). Hori dela eskertzen zaitugu atal guziak arreta handiz betetzea.

Iaz bezala, datu-orri BATEK balio du klase BATEKO irakasle BATEN erreserba BATENTZAT. Ondorioz, irakasleak eskaera bat baino gehiago egin nahi badu klase berarentzat,  erreserba fitxa desberdinak bete beharko ditu.

> Erreserba fitxa HEMEN !

Erreserbazioa egiterakoan kasu egizu zure erreserbazioaren frogagiriaren baieztapen emaila heldu zaizula. Ez bada kasua, Maika LABORDE ZUBIETAREKIN harmanetan sar zaitez 07 86 01 54 30ra deituz edo m.laborde-zubieta@communaute-paysbasque.fr-ra idatziz

XEHETASUNAK:
Maika LABORDE ZUBIETA
m.laborde-zubieta(at)communaute-paysbasque.fr
07 86 01 54 30 / 05 59 48 30 85

 

 

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak