Hasiera > Hego Lapurdiko LAE

Hego Lapurdiko LAEaren edukia

LAEa hiru dokumentu nagusik osatzen dute:

  • Aurkezpen txostena : lurraldearen auziak, egitasmoarentzat egin diren hautuen arrazoiak eta egitasmoak ingurumenarengan izanen dituen eraginak aurkezten ditu.
  • Antolamendu eta Garapen Iraukorren Egitasmoak (AGIE) Hego Lapurdiko lurraldeari dagozkion helburu nagusiak eta garapen-antolamendu estrategia finkatzen ditu.
  • Norabide Nagusien Dokumentuak (NND) estrategia hau ekintzetan deklinatzen du, egitasmoa gauzatu ahal izateko.

LAE: planifikaziorako tresna juridiko bat

LKEak Aurreko Antolaketa eta Hirigintzarako Eskema Zuzendariak (AHEZ) ordezkatzen zituen. 2000ko abenduaren 13ko Hirien Elkartasun eta Berritzeari buruzko (HEB) legeakfinkatu zituen. Duela guti, 2010eko uztailaren 12ko ingurumenaren aldeko nazio engaiamenduari buruzko Grenelle II legeakbereziki ingurumenarekin lotuak ziren helburuak indartu zituen.

LKEak hirigintzako dokumentuak dira, eta heien baldintzak eta helburuak hirigintzako kodeak finkatzen ditu. Beraz LAEa dokumentu multzo batean sartzen da eta maila juridiko goragokoak diren hirigintzako dokumentuak kontutan hartu behar ditu : adibidez Uren Antolaketa eta Kudeaketa Eskema (UAKE), Garapen Iraunkorrerako Lurraldeko Zuzentarauak (GILZ) , baita « Pays » Itunak edo Parke Naturalen Itunak. Planifikazio sektorialeko dokumentuei gailehentzen zaie konpatibilitate printzipio batean: Bizilekuaren Lekuko Plana (BLP) eta Hiriko Joan-etorrien Plana (HJP), baita ere lekuko hirigintzako dokumentuei, adibidez herrien lur zoruaren eskubidea kudeatzen duten Hirigintzarako Tokiko Planak (HTP).

Hego Lapurdiko LAE

2005ean onartu zen Hego Lapurdiko LKEa eskualdeko lehenetako bat izan zen.

Geroztik, lurraldeak aldaketa asko ezagutu ditu, demografian eta ekonomian, eta arauen kuadroa ere asko aldatu da : Grenelle II legea, EML legea (Ekonomiaren Modernizaziorako Legea), LOL (Laborantzako Orientazio Legea) eta EEHB (Etxebizitza Eskubide eta Hirigintza Berrituaren legea).

Gauzatu diren ekintzen bilan zehatz bat egina dugu jada.

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak