Hasiera > Garraioak > Berehalako auto-partekatzea

Berehalako auto-partekatzea

Gure lurraldean elkartasunezko garraio modu berri bat esperimentatzen ari gara. Ustekabeko elkar-bidaiatzea -edo autostop partehartzailea- auzo bateko edo etxegune bateko, edo herri bateko biztanleek, distantzia laburrak egiteko erabil dezakete.
Identifikatuak izanen diren geltoki batzuekin, auto gidariek oinezkoak hartzeko aukera izanen dute.
Elkar-bidaiatze arruntarekin ez bezala, elgarrekin bidaiatzen dutenek ez dute aintzinetik adosten eta erabat urririk da. Jendeak jadanik egiten duen gauza bat formalizatu nahi genuke. Dena momentuan egiten da, inongo beharrik gabe. (Joatekoa parteka dezakezu, baina itzultzea ez duzu segurtatua. Ongi pentsatu!)
Garraio modalitate berri hau ados diren herriekin progresiboki ezarriko da. Ahetze eta Arbona dira esperientzia eramaten duten herri aintzindariak. Herrien arteko loturak errexteko, geltoki batzuk identifikatu dira Senperen eta Donibane Lohizunen.

Gidari ala oinezko, parte hartu nahi baduzu, herriko etxean aurkituko duzu elkar-bidaiariaren zakua. Barnean aurkituko dituzu:

  • araudi bat (izenpetu behar dena)
  • autoan itsasi behar duzun pegatina bat (gidarientzat)
  • gidariei erakutsi behar zaien orria (oinezkoentzat)
  • geltoki labeldun seinalatuak biltzen dituen mapa bat.

Garraio modu berri hortaz gehiago jakin nahi baduzu, gidari ala oinezko izanik ere, honako dokumentuak jaistera gomitatzen zaitugu:

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak