Hasiera > Garraioak

Garraioak

Eskola garraioetako aurre izen-emateak (2015-2016)

Zure haurraren aurre izen-ematea eta dozierraren jarraipena egin dezakezu sarean hemen klikatuz: http://pegase1.gfi.fr/agglomeration-sud-pays-basque/inscriptions

Garraioen politika orokorra:

2013ko urtarrilaren 1etik, Hego Lapurdiko Hiriguneak garraioen eskumena bereganatu du. Gure eginbeharra da hiriguneko garraioen kudeaketa eraginkorragoa egitea (2006ko Joan-etorrien Lekuko Planaren ildoari jarraituz). Garraio publikoen eskaintza progresiboki hobetu nahi dugu autoaren erabilpena mugatu eta arrazionalizatzeko xedearekin. Horregatik eskaintzen ditugu, besteak beste, joan-jinkaria, linea erregularrak, eskola garraioak baita ere, gure lurraldean berrikuntza bat dena, ustekabeko elkar-bidaiatzea. Datozen urteetan, bizikleta egiazko garraio modua bilakatzea nahi dugu.

Hirigunean bizi-kalitate on bat atxikitzeko asmoarekin, hona ideia batzuk:

  • ibilgailuen trafikoak eragiten duen soinu traba mugatu
  • garraio kolektiboen eskaintza progresiboki emendatu
  • erabiltzaileei garraio eskaintzaren berri eman
  • txartelen sistema garatu
  • oinezkoak eremu publikoa berreskuratzea
  • aparkatze politika aurreko guztiari egokitu.

 

Hego Lapurdiko Hirigunea AGIR Transports elkartearen kide da: http://www.agir-transport.org/

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak