Hasiera > Garapen ekonomikoa > Turismoa

Turismoa

Hego Lapurdiko ekonomian turismoa garrantzia handiko arloa da. Hego Lapurdiko Hiriguneak arlo honi lehentasuna ematen dio daraman garapen ekonomikoaren estrategian.

Auzi garrantzitsuak: ospea, eragin ekonomikoak, jarduna urte osoan mantendu eta eragileak mobilizatu. Horrexegatik sortu zen 2007an Euskal Lur eta Kostaldea elkartea.

Gure lurraldeak turismo mota anitz eskaintzen ditu: itsasoa, ongizatea, natura, historia, kultura eta arteak. Kostaldean nahiz barnealdean, bidexketan edo hondar finaren gainean, Hego Lapurdiko Hiriguneak daramatzan ekintzek helburu bakarra dute: bisitariei kalitatezko egonaldia eskaintzea.

Wifi-a urririk menditik itsasora!

Jakinez internet dela oporretako erreserbak egiteko gehien erabiltzen den komunikabidea, Hego Lapurdiko Hiriguneak lehentasuna eman dio lurraldean teknologia berriak garatzeari.

Kostaldeko beste partaideekin smartphone eta tablet-endako webgune bat eta aplikazio bat garatu ondotik (Macotebasque.com), Hiriguneak bere lurraldean Wifi Hot Spot guneak garatzea erabaki du, turistak erreski, urririk eta internet fakturazio gehigarririk gabe konekta daitezen. Gaur egun, Hego Lapurdiko lurralde osoan 25 wifi gune publiko eta dohain ezarri ditugu. Hortan ere eredugarri.

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak