Hasiera > Garapen ekonomikoa > Garapena / 6 arlo nagusi > Uraren inguruko jarduerak

Uraren inguruko jarduerak

Hego Lapurdi lerra-kirolen industriaren seaska bilakatu da, 1980kadan Quiksilver-ek bere Europako egoitza Donibane Lohizunen kokatu zuenetik. Beste lider batzuk ere etorri dira gurera, hala nola Tribord-en Ikerketa eta Garapen (I+G) zentroa Hendaian. Hego Lapurdik gaitasun handiko arlo horretako eragileak batzen ditu: berrikuntza, produktuen asmatzea, diseinua, I+G, IKTen erabilpena.

Ipar Euskal Herria Akitaniako itsas kirolen gune garrantzitsua da. Ontzi eraikuntza eta konponketa enpresak laguntzen ditu (Sokoako ontziola eta Capendeguy) baita zerbitzu enpresak ere (ur-gaineko, urpeko, itsasoko eta errekako kirolak).

 

Egitasmo egituratzaileak

  • Ekipamenduen bateratzea (Urpekaritzako zentro federala, arraun zentroa).
  • Donibane Lohizuneko badiako eta Hendaiako portu azpiegituren antolaketa egitasmoa.
  • Profesionalak produktuak ikuspegi eko-arduratsu batetik (ontziak, ekipamenduak, osagarriak, mantenimendu produktuak) asmatzen/mantentzen/konpontzen laguntzeko plataforma tekniko baten sorkuntza.
  • Ondare naturala eta itsas kultura baloratzeko egitasmoak.
  • Kirol portuen edukiera handitzeko egitasmoa.

 

Jardunaldiak

Uraren inguruko jardunen lanbideak, antzea, produktuak eta zerbitzuak baloratzeko jardunaldiak antolatu:

  • itsasoaren eta itsas bazterraren ekonomiaren 8. jardunaldiak (2012)
  • Uraren inguruko jarduera profesionalen mugaz gaindiko 1. foroa (2012)
  • Arlo eko-arduratsu baten aldeko uraren inguruko jardunen profesionalen mugaz gaindiko 2. foruma (2014ko ekaina).

 

Sareko animazioak:

  • Atari webgune bat sortu, Hego Lapurdiko uraren inguruko jardunen sustapena egiteko.
  • Ikerketa bidaia bat Galizara, uraren inguruko jardunen mugaz gaindiko garapena ezagutzeko.
  • Ureko jardunen arloan mugaz gaindiko ekitaldiak antolatzeko ikerketa.

Ekintza zentzudunak:
Hego Lapurdiko ingurumenaren gerizaren arduradun gisa (bainatzeko urak, saneamendua, ur-inguruneak) arlo eko-arduratsu, eredugarri bat garatzea erabaki dugu.

Iturritik itsasora!

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak