Turismoa

Leku babestua delako, Hego Lapurdi turismorako leku erakargarria da (3 milioi gau saltzen dira urtean). Euskal kostaldeak ur kirolak eskaintzen ditu eta barnealdeak natura guneak eta oinezko ibilbideak.

Lurraldean 1 500 enplegu baino gehiago eskaintzen dituen ostalaritza-jatetxe arloaz aparte, turismoak merkataritza eta artisautza estimulatzen ditu (3 000 enplegu orotara turismoan).

Turismo Bulegoak eta sozioprofesionalak gaur egun “Terre et Côte Basques” deituriko egitura batean biltzen dira. Hego Lapurdiko Hirigunearen laguntzarekin, elgarrekin ekintzak bideratzen dituzte:

  • turismo eskaintza lurraldean egituratu eta antolatzeko
  • lurraldea sustatu, bere ondare kulturala eta naturala baloratuz eta babestuz.

Egitasmo egituratzaileak:

  • Euskal Lur eta Kostaldearen sorkuntza eta finantzaketa.
  • Ibilbideen tokiko plana: 24 oinezko ibilbide eta mendi bizikletako 4 zerrendatu ditugu gure lurraldean.
  • Lurraldeko Wifi zerbitzu baten ezartzea, bisitariak internetera dohainik sartu ahal izateko lurraldeko edozoin lekutan.
  • "Goazen" turismo profesionalen klusterra.
  • Enplegatzaileen elkartea.

Jardunaldiak

Ur-jardunei eta elikagai eta sukaldaritzari buruzko ekitaldiak sortu.

Sareko animazioak

  • Sustapen eta komunikazio ekintza kolektiboak (webmarketing, prentsa harremanak, eta abar)
  • Turismo zerbitzuen komertzializazioa.

Ekintza zentzudunak:
Hego Lapurdik balio handiko ondare natural eta kulturalak ditu. Hori dela eta, turismoa garatu nahi izan dugu, beti ere kapital hau zainduz, kostaldean nahiz barnealdean.

Menditik kostaldera!

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak