Laiatz Aktibitate eremua

Laiatz lan eremua, Donibane Lohizuneko lehen jardun parkea izan zen (1960). Sarbide ezin hobeak ditu: RD 810 errepide bazterrean, A63 autobiderako sarreratik kilometro eskas batera eta BABko aireportutik hurbil.

Parke honek gaur egun nagusiki zerbitzu enpresak biltzen ditu, bereziki osasungintza arlokoak:

  • Hego Lapurdiko Poliklinika,
  • Oftalmologian berezitua den Hélios zentroa
  • B-Braun Medical, Europa mailan materiale medikal eta kirurgiazkoetan berezitua dena

Beste arlo batzuk ere aurki ditzakegu:

  • merkataritza, bereziki auto kontsezionarioak (Luz Auto eta Lamerain),
  • eraikuntza, CBA Matériaux eta Laffitte Bois enpresekin,
  • artisautza, zerbitzuak eta aholkularitza

Gainera, parkeak jatetxe eta hotel zerbitzuak ere baditu.

Aktibiate eremua lokalizatu

Informazio orokorrak

  • Herria: Donibane Lohizune
  • Eraikuntza urtea: 1960
  • Azalera orokorra: 15 Ha
  • Xedea: Hirugarren sektorea
  • Enpresa kopurua: 42
  • Enplegu kopurua: 600

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak