Jaldai Aktibitate eremua

Hego Lapurdiko lan eremu handiena Donibane Lohizunen kokatua da. 42 hektarea baino gehiago ditu eta 175 enpresen artean batzuk Europa mailan liderrak dira, orotara 1.700 enplegurekin.

Lan eremu hau ez hobeki errepide bazterrean, A 63 autobide sarreratik urbil, Donibane Lohizuneko tren geltokitik eta Biarritz-Angelu-Baionako aireportutik kilometro guttira.

Parke honetan jardunen aniztasuna aipatu behar da: industria, teknologiak, zerbitzuak, merkataritza eta logistika. Arlo nagusi hauek aurki ditzakegu:

Industrian: Quiksilver, kirol jantzien mundu mailako liderrak bere europako egoitza du gurean.

Bio medikala: Bioluz, ospitaleen arloarentzako kontsumigarrien fabrikantea.

Garraioak eta logistika: Olano taldea, nazioarterako produktu freskoen garraio eta logistika liderra Frantzian.

Pêche et valorisation des produits de la mer Arrantza eta itsasoko mozkinen baloratzea: merkataritzan ( Dima) eta arlo agro-industrialean (Socomer, Vanelli)

Eraikuntza: Chausson, eraikuntzarako materialeen banatzailea, eta BAM.

Enpresei zerbitzu ugari eskaintzen diegu: posta, erregai estazioa, jatetxeak eta 3 negozio gune: Olano gunea, Innova Jalday zentroa, Erlia negozio gunea.

Hemen klik egin enpresen zerrenda ikusteko

Informazio orokorrak

  • Herria: Donibane Lohizune
  • Eraikunza urtea: 1977
  • Azalera orokorra: 42 Ha
  • Xedea: Industria - Hirugarren sektorea
  • Enpresa kopurua: 175
  • Enplegu kopurua: 1.700

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak