Ospe handiko europar labela Océan Living Lab elkarteari

09.05.2016

2016ko martxoaren 22an abiatu zen ofizialki, Hendaian, «Mugazgaindiko Ocean Living lab» elkartea eta, jadanik, «Living Lab» agiria eman dio ENoLL (European Network of Living Labs) elkarteak,Europar Batzordeak hautagaitzak aztertu ondoren.

Atlantikoar kostaldea, Landetako Hossegor-etik Hego Euskal Herriko Zarautzaino, berrikuntza dinamika baten epizentroa izanik, surfaren industriak bere garapenerako lur emankorra aurkitu du bertan. Kontuan hartuz industria adar horrek Hego Akitanian dituen eragin ekonomiko (2,5 miliar) nola soziala (5000 lanpostu), mugazgaindiko gune hau, «Bask California» deiturikoa, produktu berrien ziklo laburreko asmatze digitalaren mundu osoarentzako erreferentzia gunea bilakatu nahi du.
Elkartearen sortzaile izan dira Hego Lapurdiko Hirigunea, Bidasoa Bizirik Agentzia, EuroSIMA, Gaia-TEIC, Donostiako Sustapena & Surf city Donostia klusterrak, Bordeleko Unibertsitatea, Euskampus Fundazioa, ESTIA ingeniari eskola eta Quiksilver eta Tribord. OCEAN LIVING LAB mugazgaindiko elkartearen (50 kide, egun) helburua biharko beharrei erantzuteko tresna edota zerbitzu berritzaileak sortzea eta garatzea da.

Testuinguru ekonomiko, politiko eta mugazgaindiko horretan, Ocean Living Lab, Itsasoari, lerra kirolari, itsasketari eta ur kirolei buruzko lehen europar Living Lab delakoak, 2016ko martxoaren 22an, Hendaian, 110etik gora enpresa esperientziadun nola berri bildu zituen, euroeskualde mailako lankidetza estrategikoak antolatzeko eta berrikuntza irekiaren bidez garapena sustatzeko.

Ospe handiko label honek nazioarteko lankidetzetarako bidea irekitzen digu
«ENoLL agiri honek erabiltzaileei begirako berrikuntza irekiaren eta IKTen inguruan egiten dituzten zientzia ikerketen karietara munduko living lab onenak direnen taldera sartzen gaitu. Bermagailu funtsezkoa zaigu hori, surfaren gure industria eta kirol ekintzak garatzeko» azaldu digu Manuel de Lara, Ocean Living Lab elkartearen lehendakariak.
ENoLL (European Network of Living Labs) sarea 2006ko azaroan jarri zuen abian Europar Batzordeak eta mundu osoan, 400 egitura biltzen ditu, zeinetarik 54 Frantzian baitira. «Living Lab» deituriko hori berrikuntza irekiko (open innovation) laborategia da, non erabiltzailea erdi-erdian kokatua den, produktu edota zerbitzu berritzaileak egiazko baldintzetan asmatu eta, gero, entseatzeko. Berrikuntza ez da jadanik ohiko molde batean egiten (laborategi ikerketa, I&G, eta gero industria garapena), baizik eta erabiltzaileak zerbitzu edota produktu berriaren asmatze eta garatze maila orotara estuki lotuz.

Ocean Living Lab: ENoLL agiridun Akitaniako lehen living lab laborategia
2016ko apirilaren 29an, bere 10. labelizatze kanpainan, ENoLL elkarteak «Mugazgaindiko Ocean Living Lab» elkarteari eman dio «ENoLL membership» labela. Horrenbestez, elkartea ENoLL agiria duen Akitaniako lehen Living Lab elkartea dugu orain, bai eta Akitania, Limousin, Poitou-Charentes eskualde handi osoan, AutonomʼLab agiria duen bigarrena. Agiria ENoLL elkartearen biltzar Nagusian emanen zaio «Mugazgaindiko Ocean Living lab» elkarteari, hau da, Amsterdamen, 2016ko maiatzaren 23 eta 24an eginen den «Open Innovation 2.0» biltzarraren alboan ENoLL elkarteak eginen duen biltzar nagusian.

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak