Hasiera > Garapen ekonomikoa

Garapen ekonomikoa

Hego Lapurdiko lurraldea hedatzen ari den lurralde ekonomikoa da. Eskualde honek garapenari bide egin dio bizi kalitatea, hizkuntza, nortasuna, hondarea eta kultura zainduz.

Orain hamabost bat urte, enpresa ugari kokatu da Ipar Euskal Herrian, eta hauen artean mundu mailako leader batzuk. Hego Lapurdiko Hiriguneak gaur egun 6.000 enpresa baino gehiago ditu.

Bilakaera ekonomiko eta sozialeko testuinguru batean, Hego Lapurdiko Hirigune gazteak jarrera berritzailea izan du. Gure filosofia eta lan metodoa hiru zutabetan oinarritzen dira: garapen iraunkorra, mugaz gaindiko lankidetza eta berrikuntza.

Zer da guretzat garapen iraunkorra? Ekonomia garatu eta aldi berean ingurumena zaindu eta eredu soziala errespetatu (antolaketa urbanoa, zirkuitu laburrak, gizarteratzea, eta abar.). Gure balore hauek gure enpresei helarazi nahi dizkiegu, zein izan ere beren sektorea. Nous souhaitons inspirer ces valeurs à nos entreprises, quel que soit leur secteur.

Akitania/Euskadi/Nafarroa euro-eskualdearen bete betean kokatuak, Ipar-Hego komunikazio ardatz nagusietako batean gaude. Baiona eta Donostia arteko eremu urbanoak 600.000 biztanle ditu (hots Bordale edo Nantes-en parekoa). Horregatik lantzen dugu mugaz gaindiko lankidetza eta alde bateko eta besteko esperientzien partekatzea bultzatzen.

Berrikuntzaren arloan, balio erantsia dakarten enpresak eta enplegua sortzen dutenak sostengatzen ditugu.

Urraspide hauek elkartuz etorkizunerako urraspide oparoa prestatzen ari gara.

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak