Hasiera > Euskara > Zerbitzuak administrazioei

Zerbitzuak administrazioei

Euskara erabilia eta hedatua da Hego Lapurdiko Hiriguneak dituen eskumen guzien baitan (ura eta ingurumena, garapen ekonomikoa, lurraldea eta bizitegia, garraioak, kultura). Horrez gain, Hiriguneko herri guziek euskararen erabilpenaren aldeko hitzarmen bat sinatzea erabaki dute. 

Ikusi hitzarmen generikoa. (216 KB) pdf

Elebitasuna lurraldean garatzeko asmoz, tresna desberdinak bideratuak izan dira.

Itzulpenak

Hego Lapurdiko Hiriguneko komunikazio gehienak elebitan proposatuak dira (liburuxkak, eskuorriak, afitxak, seinaletika, bideoak, etab.). Hiriguneko beste zerbitzuak eta herriak aholkatzen eta laguntzen ditugu haien komunikazio elebidunean, bai itzulpen arloan baita elebitasunaren balorazioan eta orri antolaketan ere.
Gure komunikazio elebidunen adibide batzuk.

Laguntza eta Formakuntza

Administrazioko langile euskaldunak euskaraz komunikatzera sustatuak dira.
Administrazioko langile erdaldunek, nahi izanez gero, euskarako formakuntza bat segitzen ahal dute. Formakuntza hau, formakuntza egitura batek ematen du. Bi maila dira eta administrazioko langileen eginkizun desberdinei egokitzen da formakuntza: ahozko hobetze maila bat, ahoz eta idatzizko hobetze maila. Hasiberrientzat formakuntza hauek 5 eta 7 urte artean irauten dute, oinarritzat hartuz 150 ordu/urtean.


Aholkuak toponimiaren arloan

Gure lurraldeko lekuen izendapenei buruzko azterketak eramaten ditugu.
Karrika berri bat, eraikin berri bat edo bizileku berri bat eraiki nahi duten herriko etxeak aholkatzen ditugu.
Proposatzen dugu gaizki idatzitako izendapenak zuzentzea. Euskaltzaindiak lanketa hauek baieztatzen ditu, Euskararen erakunde publikoaren bidez.

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak