Hasiera > Euskara > Mugazgaindiko gaiak > Sareuska sarea > Sarearen aurkezpena

Sarearen aurkezpena

Proiektu honek mugazgaindiko sare bat sortzeko helburu du euskararen garapenerako lurralde osoan: Hego Lapurdiko Hiriguneko 12 herriak, Irun eta Hondarribiko herriak eta Bortzirietako 5 herriak (Bera, Lesaka, Etxalar, Igantzi eta Arantza).

Proiektu hauen partaideak hauek dira: Hego Lapurdiko Hirigunea, Irungo eta Hondarribiko udalak (Bidasoa Txingudiko Mugazgaindiko Partzuergoak administratiboki ordezkatzen dituena) eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatea (Bera, Lesaka, Etxalar, Igantzi, Arantza).

To top

  • Bortzirietako Euskara Mankomunitatea

  • Bidasoa Txingudi Mugazgaindiko Partzuergoa

Helburuak

Proiektuak, partaide diren kolektibitateen euskara zerbitzuez osatutako mugazgaindiko sarea sortzea izan da.  Proiektu honen bi helburuak hauek dira:

  • Mugazgaindiko sarearen sortzea,
  • lurralde desberdinetako hautetsiek eta teknikariek ekintza plan bat zehaztea.


Ekintza plan honek gai desberdinak hunkitzen ditu: garapen ekonomikoa, administrazio publikoa, turismoa, gazteria, etab. Sare honen sortzeak esperientzien trukatzea  eta ezagutzen eta egin-moldeen partekatzea ahalbidetu du kolektibitate desberdinen artean.  


Proiektuaren ekintzak

Sare honen sortzea 4 mintegien inguruan egin da eta hauek ekintza pista komunak ateratzea ahalbidetu dute.

  • 1. mintegia: Lurralde desberdinetako errealitateei buruzko solasaldia (gobernantza, lurralde bakoitzak bideratu dituen ekintzak, soziologia, etab.)
  • 2. mintegia: tailer parte-hartzailea aholkulari baten laguntzarekin (Elhuyar). Komunean ezarri beharreko ekintza konkretuei buruzko lana.
  • 3. mintegia: atera diren pistei buruz hautetsien esku-hartzea.
  • 4. mintegia: sarearen eta onartutako ekintza planaren aurkezpen publikoa.

 

Sareuska sarea

2014ko irailaren 19an, hiru erakundeetako ordezkariek (Hego Lapurdiko Hirigunea, Bidasoa-Txingudi Mugazgaindiko Partzuergoa eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatea) elkarlan engaiamendu protokoloa sinatu dute  euskararen erabilpenaren garapenerako. Sare hau, gure solaskideekin ekintza desberdinak eramatea ahalbidetzen duen tresna da partaide diren lurraldeetan.

Engaiamendu protokoloa

Ikus engaiamendu protokoloa (275 KB) pdf

Autres articles

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak