Hasiera > Euskara > Haurtzaroa eta gazteria > Irakaskuntza

Irakaskuntza

Hego Lapurdiko Hiriguneak euskararen irakaskuntza sustengatzen du ikastetxe elebidunetan edo murgiltze sisteman diren ikastetxeetan. Haren ekintza bi ardatz nagusitan oinarritzen da: gurasoen sentsibilizazioa eta eskaintza pedagogikoa.

Gurasoen sentsibilizazioa

Hiriguneak eta Euskararen erakunde publikoak euskarazko irakaskuntzaren sail desberdinak aurkezten dituen liburuxka proposatzen dute (irakaskuntza elebiduna eta murgiltze sistema, publikoa edo pribatua).

Liburuxka deskargatu (2.7 MB) pdf

Eskaintza pedagogikoa

Hirigunea beste egitura desberdinekin (CPIE Euskal itsasbazterra, Bertsularien Lagunak, etab.) elkartzen da lurraldeko lehen mailako eskolei eta kolegioei, irakaskuntza elebidunean edo murgiltze sisteman diren ikasleei proiektuak proposatzeko. Gure helburua euskara biziaraztea da ikasleei, molde ludiko batez.

Animatzaileek gaiak proposatzen dituzte eta ikasleek hauen inguruan eztabaidatzera ekarriak dira. Tailer batzuen baitan gai guziak aipa daitezke (6 edo 7 tailer saioan).
Adibidez, ingurumenari lotutako problematikak deskubriarazten ahal dizkiegu.
Tailerrak eratuak izan dira uraren zikloaren inguruan. Tailer hauen helburua da haurrei erakustea nola ur edangarria haien txorrotan heltzen den.  Tailer hauetan, uraren zikloa aurkeztua da baina ateraldiak ere antolatuak dira (araztegia, itsasbazterreko ateraldia, etab.).
Beti ingurumenari loturik, haurrak zuhaitzaren unibertsoan murgildu dira. Zuhaitzaren hiztegiaz aberastu dira, zuhaiztutako guneak bisitatu eta zuhaitz mota desberdinak deskubritu dituzte.

Bertsularitza tailer sortak antolatzen ditugu ere.  Ahozko zeingehiagoka hauek euskal tradiziotik datoz. Parte-hartzaileek bertsuak asmatu behar dituzte finkatutako gai baten inguruan. Tailer hauei esker, gazteek, arte honen bidez, testu idazketan, ahozko adierazpenean eta publikoaren aitzinean hitz egiteko aisetasun bat garatzen dute.

Irakasleei abisua

Kanpoko parte-hartzaile euskaldunak bilatzen dituzue? Gai berezi bat landu nahi duzue euskaraz? Ez duda eta gurekin harremanetan sartu.

Harremana

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak