Hasiera > Euskara

Euskara

Hego Lapurdiko Hiriguneak hizkuntza politika bat bideratu du. Honen helburua da elebitasuna garatzea lurraldean. Saiatzen gara euskararen erabilpena emendatzen Hiriguneko zerbitzuetan, herriko etxeetan, elkarteetan, enpresetan, bestela erranik, eguneroko bizitzan.

Nola? Euskararen garapena lurraldean bi desmartxen bidez egiten da:

  • gure egoera geografikoari eta gure eskumenei lotutako ekintzak: komunikazio elebiduna, formakuntzak, itzulpenak, eskolentzako proiektuak, mugazgaindiko proiektuak, sentsibilizazio ekintzak.
  • euskararen erabilpena harmonizatzeko helburu duten dispositiboak: haurtzaindegien labelizatze sistema, «sortu berrien» kanpaina, irakaskuntza elebidunaren eta murgiltze sistemaren aldeko kanpainak. Euskararen erakunde publikoak ditu dispositibo hauek abiatu eta hauek lurraldean bideratzen ditugu. 

Gure asmoa da herritarrak ahal bezain bat euskarara helaraztea.  Izan ere, euskara ez da kultura baten adierazpena soilik, baina komunikaziorako eta kohesio ekonomiko eta sozialerako tresna bat ere.  

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak