Hasiera > Bizitegia > Gure ekintza etxebizitzaren alde

Gure ekintza etxebizitzaren alde

Lurralde batean bizitzeko eta lan egiteko, etxebizitza baldintza onak behar dira. Horregatik, 2009an herri elkargoak 6 urteko programa bat onetsi zuen, etxebizitza eta bizilekuen oreka sozialaren alde. Hori da, hain zuzen, Bizitegiaren Tokiko Plana (BTP).

Lurralde Antolaketa Eskemari (LAE) jarraituz, planak helburu hauek finkatzen ditu:

  • Biztanleriaren etxebizitza ibilbidea errextu, besteak beste 4 307 etxebizitza eraikiz 2013ra arte, eta hauen artean 1 826 etxebizitza lagunduak izanik (extebizitza lagunduak alokatzeko eta erosteko)
  • Lur funtsen politika bat abiatu, hirigintzaren eta etxebizitzaren kezkak kontutan hartuko dituena, etxebizitza arloan finkatu diren helburuak betetzeko.
  • Bizilekuen arloan, garapen iraunkorraren urraspide bat bultzatu, bereziki egiaztatze eta labelizazio urraspideen bidez.
  • Ingenieritza azkartu eta biziklekuen behatoki bat ezarri.

Bizitegiaren Tokiko Programa deskargatu:

Etxebizitzaren aldeko laguntzak

3,5 M €-tik gora: hau da, hain zuzen, Bizilekuen Lekuko Planari ematen zaion diru kopurua, etxebizitza lagundu berriak eraikitzeko. Hego Lapurdiko Hiriguneak errentatzaile, herri eta estreinakoz jabe izan nahi dutenentzat 4 laguntza ditu:

  • Diru parte hartze bat, funtse karga gehiegizkoarentzat (Estatuak eta Kontseilu Nagusiak ematen duen heinekoa).
  • Alokairuzko etxebizitza oso sozialak ekoizteko diru laguntza bat, gizarteratze eta diru zailtasunak dituzten bikoteentzat.
  • Herriari itzuli beharko zaion diru laguntza bat (gaur egun, ekintzak balio duenaren % 3tik % 30).
  • Pertsonentzako laguntza bat, gaurkoan 1 700 € KTE (Kontsumo Ttipiko Eraikuntza) labeldun etxebizitza lagundu baten jabe berri bakoitzeko.

Hiriguneak diru baliabide urriak dituzten pertsonendako eremu pribatuko etxebizitzak hobetzeko ekintzak eramaten ditu. Gazteei zuzendutako etxebizitzak ere laguntzen ditu, baita larrialdiko aterpeak eta jende ibiltarien harrera egiteko departamenduko plana ere aplikatzen du.

Ibilbidearen erditsutan, bilan baikorra: etxebizitzen ekoizpen dinamika urtero 1000 etxebizitza inguruan kokatzen da, eta hauetatik 329 lagunduak dira (251 alokairurako eta 78 erosteko). Halere, lanean segitu behar dugu lehen etxebizitzen ekoizpenean eta etxebizitzen egokitze lanetan, biztanleria atxikitzeko ezinbestekoak baitira. Bestalde, analistek azpimarratzen dute, Bizitegiaren Tokiko Panaz at, lurraldearen garapen eta antolaketa eskema baten premia badela.

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak