Hasiera > Bizitegia > Etxebizitza baten beharra?

Etxebizitza baten beharra?

Alokairu mugatuko etxebizitza bat nahi duzu, edo jabe izan nahi duzu? Etxebizitza lagunduen eskaintza gero eta handiagoa eta anitzagoa da:

Etxebizitza lagundu bat alokatu

Etxebizitza lagundu bat ukan nahi baduzu, baldintza batzuk bete behar dituzu: 

  • Nazionalitate frantsesa edo iraungitua ez den egoteko baimen bat ukan behar duzu.
  • Alokatuko duzun etxebizitzak lehen etxebizitza izan behar du (etxebizitza nagusia).
  • Maila bat gainditzen ez duten diru baliabideak izan (kargupean diren pertsonen eta lekuaren araberakoa).

Non egin behar da eskaera ?

Hautatu duzun herrian etxebizitzak dituzten errentatzaile sozial guziengana joan behar duzu.

Eskaera txostenak errentatzaile sozial bakoitzaren webgunean aurkituko duzu:

Gero, zure txostena etxebizitzen esleipen batzorde batek aztertuko du, eskaera guziak banan banan aztertuz, hainbat irizpideren arabera, hala nola larrialdi egoerak, eskaeraren aintzinekotasuna, familiaren osaketa.

KASU: 10 langiletik gorako enpresa batean lan egiten baduzu eta horrek Comité Interprofessionnel du Logement du Sud-Ouest-en kotizatzen badu (Etxebizitzarako % 1a), sarbide berezia ukan dezakezu errentatzaile publikoekin.

Tel : 0 820 33 8000.

Etxebizitza lagundu bateko jabe bilakatu

Etxebizitza lagundu bateko jabe izateko aukera mugatua eta araupetua da. Salmenta prezioek zapai batzuen azpitik egon behar dute. Hego Lapurdiko Hiriguneak, promotore sozialekin lankidetzan, salmenta prezioa gehienez m² erabilgarri bakoitzeko 2 200 € ZK-ramugatu du.

Etxebizitza lagundu bateko jabe bilakatu nahi baduzu, baldintza batzuk bete behar dituzu:

  • Diru sarrera zapai bat ez gainditu (familia egoeraren arabera).
  • Erosten duzu etxebizitzak etxebizitza nagusia izan behar du.
  • 10 urteko epe baten barnean etxebizitza saltzeko baldintza bereziak onartu behar dituzu (espekulazioaren aurkako klausulak salmenta agirian sartuak dira).

Jabe izan nahi baduzu, hainbat diru laguntza ukan ditzakezu:

  • PTZ + Estatuaren %0ko mailegua
  • %5,5eko BEZ alokairu erosketarentzat
  • 15 urtez lur funtsen zergarik ez duzu ordainduko (baldin eta dispositibo hau mantentzen bada)
  • Kontseilu Nagusiaren %0ko mailegu hobetua eraikin zahar batean erosiz gero (irizpide batzuk bete behar dira)
  • Hiriguneak etxebizitza lagundu baten jabe izateko ematen duen diru laguntza

 

Hiriguneak etxebizitza lagundu baten jabe izateko ematen duen diru laguntza

Hiriguneak 1 700 €ko* diru laguntza bat eskaintzen die estreinakoz jabe izanen direnei, Energia Kontsumo Ttipia labeldun etxebizitza baten erosteak eragiten dituen ordainketei aurre egiteko. Errentatzaile sozialekin lankidetzan ari gara gai horri buruz. Gehiago jakin nahi baduzu, erosi nahi duzun etxebizitza lagundua daraman promotorearekin harremanetan sar zaitez.

 

*Aldatua edo/eta berritua izan daiteke, Hirigunearen aurrekontuen arabera.

Promotorearen laguntzak ere jaso ditzakezu (tarteko interesen ez ordaintzea, elkartasun funtsa).

Bada ere bizitzako ezbeharren kasuetarako segurtasun dispositibo bat (banaketa, langabezia...). Dispositibo horrek aholkuak, saltzeko asurantza, etxebizitza erosiko zaizula eta beste bat aurkituko bermatzen dizugu.

Etxebizitza lagundu baten jabe bilakatzeko, promotore sozialen hautagaitza txostenak deskargatu:

  • Office 64 de l'Habitat Tel : 05 59 43 86 79
  • Le COL  Tel : 05 59 52 32 15 
  • Habitat Sud Atlantic  Tel. 05 59 58 40 00
  • Domofrance Tel : 05 40 13 12 13
  • Procivis Tel : 05 33 78 00 14

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak