Hasiera > Bizitegia > Bizitegiaren hobetzea

Bizitegiaren hobetzea

Hauetako kasu batean:

  • Jabe errentatzailea zara eta kaltetua izan den etxebizitza bat konpondu nahi duzu
  • Jabe eta bertan bizi zara, eta zure etxebizitzaren eraginkortasun energetikoa hobetu nahi duzu edo adineko nahiz elbarritu batentzako egokitu nahi duzu

Hego Lapurdiko Hirigunea zure alboan duzu.

Bizitegiaren Hobekuntzarako Nazio Agentziarekin (BHNA) partaidetzan, “Home 64” deituriko laguntza dispositiboak diru sarrera ttipiko pertsonak lagun ditzake beren etxebizitza hobetzeko lanetan.

Nori zuzendua zaio Home 64 programa? 

  • Diru sarrera ttipiko jabeei, BHNA jasotzeko baldintzak betetzen dituztelarik eta etxebizitza ez egoki batean bizi direlarik: kalteak, berotzeko zailtasunak, adina edo ezintasunari egokitu beharra.
  • Diru sarrera ttipiak dituen bati beren etxebizitza alokatzeko konponketa lanak egin nahi dituzten jabeei.

Nolako obrak?

Lagunduko diren obrak dira jabeek beren etxebizitzetan aurkitzen dituzten arazoei aurre egiteko.

  • Etxebizitza zaharkitu edo kaltetua : elektrizitatea, berogailu zentrala, zureria, segurtasuna.
  • Etxebizitza gaizki isolatua: etxebizitzen hobekuntza energetikoa (guttienez %25eko eraginkortasun energetiko hobea), kanpoko eta barneko isolamendua, ate eta leihoak, berogailu eraginkorra.
  • Biztanleei egokitua ez den etxebizitza: pertsonen autonomiarendako egokitzapenak, kanpoko irisgarritasuna, bainu gelen egokitzapena, bizi-gelak beheko solairuan sortzea.

Nor deitu?

PACT-HD erakundeari galde dieziokezu, Hego Lapurdin permanentziak dituenean. Zure etxebizitza egitasmoarentzat behar dituzun informazio guziak emanen dizkizute: finantzamendua, araudiak, teknikoa, eta abar. PACT-HDk permanentziak egiten ditu Hendaian (Gizarte Ekintzarako herriko Zentroan – GEZ) hilabeteko 3.ostiraletan eta Donibane Lohizunen (herriko etxean) hilabeteko 4.ostiralean, 9:30etatik 12:00ak arte.

Gehiago jakin nahi baduzu: 05 59 48 23 10

© Copyright 2016, Eskubide guziak erreserbatuak

 

 

Kredituak